Giza eta Gizarte Zientziak, Irakaskuntza Masterraren baitan, online eta euskaraz eskaintzen den hiru espezialitateetako bat da. Espezialitate guztietarako berbera den Modulu Orokorra bukatutakoan ematen da, eta bertan, giza eta gizarte zientzien irakaskuntza eta ikaskuntzaren garapen teoriko eta praktikoaren ezagutzan sakontzen da.
Garrantzitsua: Izena eman aurretik, kontsultatu Eusko Jaurlaritzak argitaratutako tituluen eta espezialitateen taula zure irteera profesionalak ezagutzeko: 2020-03-12ko III eranskina
Sarbide zuzeneko titulazioak
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari dagokio irakaskuntzako postuetarako beharrezkoak diren titulazioak ezartzea (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren 2012ko abuztuaren 27ko AGINDUA, 2012/09/11ko EHAAn argitaratua). Ondorioz, espezialitate bakoitzerako merituen balorazioan, Eusko Jaurlaritzak espezialitaterako zehaztutako tituludunek lehentasuna izango dute. Natur Zientziak eta Matematika espezialitateari, ondoko tituluak dagozkio:
Eskainitako plazak | Modalitatea | Hizkuntza |
---|---|---|
44 | online | Euskara, Ingelesa |
Kredituak | Iraupena | Gutxi gorabeherako prezioa |
---|---|---|
60 | Urte bat | 3.960 € |
Eibar - Markeskoa Jauregia
Izen-ematea ONLINE egingo da 2021eko apirilaren 12tik maiatzaren 31ra bitarte (biak barne) webgune honetan bertan, goiburuaren azpian dagoen “izena eman” botoia sakatuta.
1.1.- Izen ematea: aurkeztu beharreko dokumentazioa:
OHAR GARRANTZITSUAK:
Eskaera guztiak merituen arabera ordenatuko dira eta hurrenkeraz osatuko da onartuen zerrenda, plaza guztiak osatu arte. Ondoko bi irizpideak hartuko dira kontutan:
UPV/EHUko prezio publikoa |
GOI Ikastegi Atxikia |
Murrizpen eta salbuespenak |
|
Prezioa kredituko |
20€/ECTS |
66€/ECTS |
Prezio publikoaren gainean ezarriko dira |
Espedientea irekitzea |
27,96€ |
||
Matrikula gastu finkoak (ikasle aseguroa barne) |
30,68€ |
||
Eskola aseguroa (nahitaezkoa <28 urtekoentzat) |
1,12€ |
Espezialitate bakoitzean, Berrikuntza Ikasgelan hautazko ibilbide berria eskainiko da. Berrikuntza eta ikerkuntzan oinarritutako irakasgai hau Ikastolen Elkartearekin lankidetzan jarri dugu martxan eta izaera praktikoa dauka. Ikasleak, tutorearekin adostuta, ikerketa eta berrikuntza egitasmoak bertatik bertara ezagutu, ekarpenak egin eta martxan jartzeko aukera izango du.
Irakasgai honek 6 ECTStako iraupena izango du eta espezialitate bakoitzeko Berrikuntza eta Ikerkuntzako moduluan eskainiko da hautazko ibilbide moduan. Ibilbidearen ezaugarriak direla eta, behar duen jarraipen egokirako, 10 ikasle soilik onartuko dira espezialitate bakoitzean. Hiru asteko iraupena izango du.
Xede nagusia, ikasleek berrikuntza didaktiko-metodologikoen inguruko erronkaren bat identifikatu eta proposamen bat egitea da. Helburu horrekin, ondoko edukiak landuko dira:
Berrikuntza proposamena testuinguru errealean behar bezala gauzatu eta emaitzak jaso ahal izateko irakasgaia hezkuntza zentro batean garatuko da, zentroaren beharrei egokiturik, eta modu praktikoan. Zentroan igaro beharreko ordu-kopurua berrikuntza egitasmoaren baitakoa izango da baina sekula ez 30 ordutik gorakoa.
Masterrak 60 ECTStako iraupena dauka, honela antolatuta:
Modulu generikoa | Modulu espezifikoa | Practicum | MAL |
---|---|---|---|
Formazio psikopedagogikoa |
Espezialitate bakoitzeko formazio didaktikoa |
Praktikak hezkuntza zentroetan |
Master Amaierako Lana |
18 ECTS | 24 ECTS | 12 ECTS | 6 ECTS |
Erdi presentziala | Erdi presentziala | Aurrez aurrekoa | Aurrez aurrekoa |
Praktika horiek aukera egokia izango dira irakaskuntza esperientziari buruzko hausnarketa egiteko, oinarri hartuta masterreko gainontzeko gaietan eta moduluetan lortutako ezagutzak.
Euskal filologia, Psikoterapia eta Pedagogia ikasia. Irakasle dihardu gaur egun, Baionako Marracq kolegioan eta Baionako fakultateko Euskal Ikasketen sailean. Haur-prebentzioan eta heziketa librean aditua da.
Ikasgai hauek ematen ditu:
Pedagogian graduatua eta Hezkuntza Orientazioko masterduna. Bigarren Hezkuntzako irakaslea da gaur egun.
Ikasgai hauek ematen ditu:
Psikologian lizentziatua, berdintasun-teknikaria, pedagogian doktorea eta talde-prozesuen bidelaguna. Esku-hartze psikosozialean eta pedagogia feministetan aditua da. UEU-GOIko irakasle-ikertzaile dihardu gaur egun. Hezkidetzatik pedagogia feministetara: euskal curriculuma iparrorratz graduondokoaren kozuzendaria, eta, Irakaskuntza Masterrean, Modulu Generikoa koordinatzeaz arduratzen da.
Ikasgai hauek ematen ditu:
Pedagogian doktorea. Urte askoan egin du lan Nafarroako Unibertsitate Publikoan, irakasle gisa, eta Nafarroako Ikastolen Elkartean, arduradun pedagogiko gisa. Ikasgai hau ematen du:
Historian doktorea. Zuzenbidearen Historia irakasten du Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP).
Ikasgai hau ematen du:
UEUko ekonomia saileko kidea da, eta UEUren kontabilitate- eta administrazio-arduraduna. Ikerketari dagokionez, ekononomia sozialeko erakundeen kudeaketarako informazio-sistemen azterketan aritzen da, UPV/EHUren GEZKI Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutuko kide gisa, institutu horren babesarekin. Oro har, sozioekonomian, ekonomia sozialean, eraldaketan, herrigintzan eta udalgintzan interesa du.
Artearen Historia eta Gizarte eta Kultur Antropologia ikasia, eta herri-musikaren alorrean doktorea. Gaur egun, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakasle dihardu.
Ikasgai hau ematen du:
Filosofia eta Antropologia ikasia eta Filosofian doktorea. Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakasle dihardu gaur egun.
Ikasgai hauek ematen ditu:
Historian lizentziatua eta Irakskuntza masterduna. Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakasle dihardu gaur egun.
Ikasgai hau ematen du:
Kimikan lizentziatua eta doktorea eta zientzia-dibulgatzailea da, eta UEU-GOI ikastegiko irakasle-ikertzaile dihardu gaur egun. Irakaskuntza Masterreko Practicumaren arduraduna da, eta Natur Zientziak eta Matematika espezialitatea koordinatzeaz arduratzen da.
Ikasgai hauek ematen ditu:
Historian lizentziatua da, eta, gaur egun, Bigarren Hezkuntzako irakasle da Arratia BHIn, Igorren. Hezkuntza mundura kasualitatez eta inertziaz heldu bazen ere, lanean hasi bezain laster konturatu zen horixe zela egin nahi zuena. Haren kezka nagusia ikasleekin konektatzea eta bakoitzak emateko duenari zukua ateratzea izan da beti. Horregatik, hasiera-hasieratik ibili da berrikuntza proiektu eta ekimenetan murgilduta, metodologia eta teknologia berrien aplikazioko alorretan.
Psikologian lizentziatua eta Hezkuntzaren Orientazioko masterduna. Gaur egun, Lanbide Heziketan dihardu irakasle, eta orientazio lanak, formazioa eta esku-hartze psikosoziala uztartzen ditu.
Ikasgai hau ematen du:
Biologian doktorea. Matematikaren didaktikako irakasle dihardu Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolan.
Ikasgai hauek ematen ditu:
Practicuma nahitaezko irakasgaia da, 12 ECTS kreditu ditu eta bere helburu nagusia ikasleak benetako agertoki profesionalekin harremanetan jartzea da.
Praktiketako zentroan aurrez aurreko ordu kopurua 190 ordu da.
Practicumak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak praktiketarako prestakuntza-zentro gisa aitortutako ikastetxeetan soilik egingo dira, 33/2018 Dekretuak zehazten duen gisan (Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan irakasle izateko gaitzen duten unibertsitate-ikasketen practicumari buruzko dekretua, martxoaren 6koa). Beraz, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak masterreko ikasle guztiei praktikak bermatzen dizkie, dekretu horrek jasotzen dituen baldintzen arabera.
Plaza horiek espezialitateen araberako webgunean argitaratzen dira. Komeni da erabilgarri dauden plazak berrikustea, matrikulazio-prozesua arindu ahal izateko eta interesatzen zaizkigun plazen zerrenda argi izateko.
Praktikak EAEtik kanpo egin nahi dituzten ikasleek ez dute plazarik hautatu behar matrikula-prozesuan. Ikasle horiek interesa duen zentro bat bilatuko dute praktiketarako. Practicum Bulegoak onartu behar ditu pratika horiek (Euskaditik kanpoko praktikak soilik). Praktika horiek kudeatzeko dokumentazioa matrikula egiteko unean emango zaie.
Nafarroan praktikak egin nahi dituzten ikasleak jar daitezela gurekin harremanetan: a.astigarraga@ueu.eus
Espezialitateen araberako zerrendak:
Garrantzitsua: matrikula-prozesu berean ikasleek baimena eman beharko dute EHUk sexu-delituen ziurtagiri negatiboa eska dezan. Ziurtagiri hori izan ezean, ez dira masterreko ikasletzat hartuko, eta ezingo dituzte praktikak egin.
Espainiako herritartasuna ez duten ikasleen kasuan, EHUk ezin du ziurtagiri hori eskatu eta ikasleak aurkeztu beharko du. Kasu horietan, oso kontuan izan behar da bidalketarako izapideak eta izapidetze-denborak aldatu egiten direla herrialdeen arabera.
2021eko irailaren 15ean hasi eta 2022ko uztailaren 6ra arte.
Modulu Generikoa: 2021eko irailaren 15tik azaroaren 27ra arte
Irakasgaiek 3 asteko iraupena izango dute eta binaka eskainiko dira. 3 astetan zehar (15 klase-egun) ikasleak 2 irakasgai aldi berean egingo ditu. Horrek asteko 2 ECTSko lan-karga suposatzen du.
Modulu orokorra amaitzean aste bat izango du ikasleak, DILANA egin ahal izateko. Modulua aurrez aurreko saio batekin amaituko da, DILAN lanaren aurkezpena egiteko baliatuko dena.
Modulu espezifikoa I, II eta III: 2021eko azaroaren 29tik 2022ko martxoaren 21era arte
Irakasgaiek 3 asteko iraupena izango dute eta binaka eskainiko dira. 3 astetan zehar (15 klase-egun) ikasleak 2 irakasgai aldi berean egingo ditu. Horrek asteko 2 ECTSko lan-karga suposatzen du.
Practicuma: 2022ko martxoaren 21etik maiatzaren 27ra arte
MAL: 2022ko maiatzaren 27tik uztailaren 6ra arte
2. Aurrez aurreko saioak
Aurrez aurreko saio guztiak UEUren Eibarko egoitzan izango dira: Markeskoa jauregia, Otaola Hiribidea 1, 20600 Eibar. Gipuzkoa.
Ikasturte osoan 9 aurrez aurreko izango dira. Hauek data zehatzak laister publikatuko ditugu.
3. Egutegia
2021-21 ikasturteko egutegia pdf formatuan deskargatzeko, egin klik hemen.
Oraindik ez dago eskuragarri