Graduondokoez gain, prestakuntza-aukera laburragoak ere eskaintzen ditu UEU-GOIk. Arlo horretako eskaintza nagusia doktoretza-tesia euskaraz egiten ari direnei zuzenduta dago, baina irakasle eta irakaslegaientzako zenbait ikastaro ere hartzen ditu barnean, bai eta graduondokoetan lantzen diren gaien inguruko jardunaldiren bat edo beste ere.