Gure online eredu pedagogikoa

UEUk ikas-irakaskuntzarako eredu pedagogiko propioa du, online modalitatera egokitua, eta hartan oinarritzen da GOIren eskaintza akademiko osoa. Ereduak lau printzipio nagusi dauzka.

1

Pertsonak erdigunean

Ikaslea beti dago ikas-irakaskuntzako prozesuaren erdigunean, eta haren gaitasunetan jartzen dugu arreta.

2

Balioak oinarritzat

Teknologia ikaskuntza sozialaren zerbitzura jartzen dugu.

3

Ikaskuntza autonomo eta esanguratsua

Jarraipen pertsonalizatua eta ebaluazio hezitzailea egiten ditugu.

4

Etengabeko hobekuntza

JEginikotik ikasten dugu etengabe, ikasle eta irakasle partaideen esperientzietatik eta emaitzetatik abiatuta.

Gure tituluetan darabilgun eredua, oro har, asinkronoa da: ez dago egun eta ordu jakinetan konektatu beharrik (nahiz eta, kasu gutxi batzuetan, posible den aurrez aurreko saioren bat edo beste egotea). Lanerako materiala astez aste jartzen dugu eskuragarri, eta parte-hartzaileek astebeteko epea izaten dute edukiak lantzeko eta jarduerak osatzeko. Hartara, nork bere ordutegira egokitu ditzake ikasketak, baina, aldi berean, astekako antolamenduak talde osoak elkarrekin aurrera egitea sustatzen du