Azken hamarkadetan hezkuntza arautuan zein ez-arautuan hezkidetzaren oinarriak egituratzeko eta sustatzeko ekimen ugari jarri dira abian Hego Euskal Herrian. Gainera, LOMLOEk hezkidetza eta genero-ikuspegia hezkuntza arautuan zehar-lerro bilakatu du, eta ondorioz, jakintza-alor guztien edukietan, prozeduretan zein jarduteko moduetan izan behar luke eragina. Ondorioz, orain artean hezkidetzak askotan ikastetxeko eremu orokorrak izan baditu langai (patioa, tutoretza, taldeko harremanak...), hemendik aurrera, jakintza-alor zehatzetako edukietan, erreferentzietan edo prozeduretan jarri beharko du arreta. Hutsune hau are eta nabariagoa izan da Derrigorrezko Bigarren hezkuntzan, Batxilergoan eta Lanbide Heziketan.
Bestalde, Euskal Curriculuma 2007. urtetik aurrera garatuz joan den esparrua izan arren, azken urteotan Euskal Herrian indarberritu egin dira Genero Ikerketak eta Ikerketa Feministak, eta hortaz, ezagutza feminista hori aintzat hartuta, Euskal Curriculuma hezkidetzaren begiradatik zein begirada feministatik elikatzeko premiaz jardun da hainbat forotan.
Hezkidetzatik pedagogia feministetara graduondokoak irakasteko zein ikasteko modu feministak zein jarduteko modu feministak identifikatzen, praktikan jartzeko eta egituratzen joateko koordenatuak eskaini nahi ditu, beti ere, Euskal Curriculuma iparrorratz duelarik.
Hezkidetzatik pedagogia feministetara graduondokoak euskal komunitatearen eta euskal gizartearen premiei erantzuten die, eta graduondokoan sustaturiko lerro pedagogikoek zein gizarte-ekarpenek euskal komunitatea izango dute xede nagusi. Gizarteko premia horiei egoki erantzun ahal izateko modalitate erdi-presentziala proposatuko da, modu horretara honako hiru kolektiboren beharrak asetzeko:
Irakaslekua
Eibar
Izen-ematea azaroaren 14ra arte egongo da zabalik, eta UPV/EHUren webgunetik egin beharko da, hemedik:
Lehen epe hori amaitu ondoren plaza librerik gelditzen bada, bigarren epe bat zabalduko da abenduaren 12ra arte.
Izen-emateen kopurua gehienez onartzen dena baino handiagoa balitz, honela ebatziko da nor onartuko den eta nor geldituko den itxaron-zerrendan: ikasle graduatu berrien kasuan, espedienteko batez besteko kalifikazioaren arabera, eta, profesionalen kasuan, CVaren arabera (gaiarekin loturiko esperientzia baloratuta, batez ere).
Behin izen-ematea onartu ondoren, matrikulazio-prozesua GOI institutuaren bitartez egingo da. Izen-ematea amaitutakoan emango da prozeduraren berri.
Ordainketaren inguruko oharrak:
Matrikularen prezioari tasa honi dagokion kantitatea gehituko zaio: (30,68€).Zenbateko hau ezin da zatitu.
Aditu-tituluak hiru modulu, aurrez aurreko 5 saio eta proiektu bat ditu barnean.
Aditu-tituluari amaiera emateko, ikasle bakoitzak proiektu pertsonal bat garatuko du titulazioko irakasleetako baten gidaritzapean. Proiektua arloko eragileekin elkarlanean egiteko aukerak ere eskainiko dira.
Psikologian lizentziatua, berdintasun-teknikaria, pedagogian doktorea eta talde-prozesuen bidelaguna. Esku-hartze psikosozialean eta pedagogia feministetan aditua da. UEU-GOIko irakasle-ikertzaile dihardu gaur egun. Hezkidetzatik pedagogia feministetara: euskal curriculuma iparrorratz graduondokoaren kozuzendaria.
Ikasgai hau ematen ditu aditu tituluan:
Irakasteko moduak gogoetagai (2024-25).
Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan doktorea (2021), Psikodidaktika: Hezkuntzaren Psikologia eta Berariazko Didaktikak Masterra (2018) eta Haur Hezkuntzan graduatua (2016). Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Didaktika eta Eskola Antolakuntza saileko irakaslea. Eskola Inklusiboaren Oinarriak ikasgaia ematen dut Hezkuntza eta Kirol Fakultatean. IKHezi Eusko Jaurlaritzako talde kontsolidatuko ikertzailea. Inklusioa eta aniztasuna, irakasleen prestakuntza, ikaskuntza-zerbitzua eta genero ikuspegia dira haren lan-ildo nagusiak.
Ikasgai hau ematen du:
Ikastetxeko espazio eta eremuak (2024-25)
Gizarte Hezkuntzan graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) eta Donostiako mugimendu transfeministako militantea da. Gaztetatik hasi zen esku-hartze zuzenean eta hezkidetzan lan egiten, eta 2020an, Eihera sortu zuen Kattalin Minerrekin batera. Bertan, Pedagogia Feministak eta LGTBI+ arloaren arduraduna da. Azken urteotan, zis gizonekin boterearen berrikuspen prozesuak kudeatzen eta LGTBI+ politikak diseinatzen eta ezartzen espezializatu da.
Ikasgai hau ematen du:
Esku-hartzerako bideak eta estrategiak (2024-25)
Kazetaritzan lizentziatua (EHU), literatura konparatuan masterra egina (UAB) eta “Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna” masterduna (EHU). Horiek guztiak uztartuz, urteetan kazetaritzaa eta komunikazio feministan jardun izan du, beti ere, literaturarekiko grina alboratu gabe. Bi eleberri eta bi saiakera argitaratu ditu, azken horiek LGTBI+ memoriarekin lotuta. Hezkidetzan eta LGTBI+ politiketan espezializatutako hainbat urteren ostean, 2020an Iñi Etxezarretarekin batera, Eihera Kooperatiba sortu zuen, espazio sozialetan, hezkuntzan zein instituzioekin eraldaketa prozesu feministak eta LGTBI+ politikak lantzeko asmoz.
Ikasgai hau ematen du aditu titulu honetan:
Esku-hartzerako bideak eta estrategiak (2024-25).
Soziologia eta Zientzia Politikoetan Litzentziatua (Deustuko Unibertsitatean) eta Doktorea (Euskal Herriko Unibertsitatean). UPV/EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza sailean Irakasle eta Ikerlari. Irakaskuntza jarduna garatzen du, euskaraz eta gaztelaniaz, honako gradu hauetan: Soziologian, Gizarte Hezkuntzan eta Zientzia Politikoetan eta Administrazioan; eta, honako graduondo hauetan: Estudios Feministas y de Género; Tecnología, Aprendizaje y Educación, Subiranotasuna Europako Herrietan y Participación y Desarrollo Comunitario. Bere ikerkuntza jarduna Euskal Unibertsitate Sistemaren PARTE HARTUZ Ikerketa Talde Kontsolidatuaren baitan garatzen du. Argitaratu dituen lanetan hezkuntzan zein eremu soziopolitikoetan genero desberdintasunei dagozkien auzi desberdinak lantzen dira.UEUko talde eragileko kidea da.
Ikasgai hau ematen du:
Sarrera saioa: Nondik gatoz? (2024-25)
Hezkuntza Zientzietan doktorea, Psikodidaktikan masterra eta Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan graduatua. Egun irakasle atxikia da Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean (UPV/EHU) eta bere ikerketa lanetan demokrazia eta justizia soziala hezkuntzan, ikasleen partaidetza eta pedagogia feministak dira ardatz.
Irakasgai hau ematen du aditu tituluan:
Ikastetxeko espazioak eta eremuak (2024-25)
Talde fazilitatzailea eta formatzailea. Harremanen, botere dinamiketan kontzientzia nola jarri eta elkar-ulertzen ez garen momentuetan nola elkar-zaintzearen apasionatua. Ikasketak informatikari eta Gizarte Hezitzaile izateaz gain, herrigintzatik
ere asko ikasi eta hazitakoa; gazte mugimendua, euskalgintza, ekologismoa, feminismoa eta sexu-askapen mugimenduan aritua. Azken lau urteetan Hiruki Larroxan parekidetasun eta LGBTI+ gaietan eta gehien bat gizonen despatriarkalizazioan eta talde gatazken fazilitazioan zentratua. Momentu honetan Bartzelonako Trabajo de Procesos intitutuan, “Psicologia orientada a Procesos” (AIPOP) diploma ikasten.
Ikasgai hau ematen du aditu tituluan:
Harreman-sareak hezkuntza-testuinguruan (2024-25).
Historian lizentziatua eta berdintasun-teknikaria, lankidetzan eta eraldaketako hezkuntzan aritua. Sorginlore Gizarte Elkartetik kultura parte-hartzaileak eta pedagogia feministak sustatzeko gogoetak, formazioa, ekimenak eta elkarlanak dinamizatzen ditu.
Ikasgai hauek ematen ditu:
Tokikotasuna: Herri hezkidetzaileak (2024-25)
EHUn Psikologian graduatu ostean, Castelló de la Planako unibertsitatean "Generoa eta Berdintasuna eremu publiko eta pribatuan" unibertsitate masterra burutu zuen, genero indarkeriaren prebentzioaren espezializazioarekin. Gaur egun, doktoretza burutzen ari da genero ikuspegia zein feminismoa oinarri hartuta. Bere ikerketa-lana, Emakumeen Txoko bateko berdintasun-teknikari lanarekin uztartzen du.
Bestalde, bost ikasturtez EHUko Psikologia Fakultatean irakasle bezala egon da, Garapenaren eta Hezkuntzaren Psikologia arloan, besteak beste garapen ebolutiboarekin eta prebentzioarekin lotutako irakasgaiak emanez. Gainera, UEUn ere kolaboratu izan du, hezkidetzari buruzko hainbat ikastaro eskaini dituelarik.
Ikasgai hau ematen du aditu tituluan:
Nerabezaroaren ezaugarriak (2024-25).
Filologia Klasikoan lizentziatua da eta, funtsean, Bigarren Hezkuntzako hezitzaile hezkidetza zalea. Azken urteetan hezkuntzako eraldaketa teknologikoari Humanitate Digitaletatik begira dabil, feminismoetatik eratorritako proposamen pedagogikoetan zein burujabetza teknologikoan fokua jarriz. Ibilbide luzea du hezkidetza gaietan irakasleen eLearning prestakuntzan. Gaur egun, ikastetxeko hezitzaile lanak Berrikuntza Arduradun zereginekin konbinatzen ditu.
Ikasgai hau ematen du aditu tituluan:
Ikastetxeko espazioak eta eremuak: eremu digitalak (2024-25).
Euskal Filologian lizentziatua, Literaturaren alorrean espezializatua eta euskal kulturaren transmisioan aditua. Ikasmaterialgintzan eta irakasle-lanetan dihardu gaur egun.
Ikasgai hauek ematen ditu aditu tituluan:
Biologian lizentziatua eta doktorea da, eta UEU-GOIko irakasle-ikertzaile dihardu gaur egun. GOI ikastegiko zuzendaria da eta Hezkidetzatik pedagogia feministetara: euskal curriculuma iparrorratz graduondokoaren kozuzendaria.
Azken proiektuen arduraduna da aditu tituluan (2024-25).
Irakaslea eta Berritzeguneko aholkularia da duela 23 urte. Azken ikasturteetan gehien landu dituen gaiak bizikidetza eta hezkidetza izan dira. Zehazki, aholkulritza eskaini du ikastetxeetan eta mintegiak Berritzeguneetan.
Ikasgai hau eman du aditu tituluan:
Hezkuntza-esparruko bitartekoak: hezkidetza planak, programak eta protokoloak (2024-25).
Graduondokoak zazpi hilabeteko iraupena izango du denera. Online eskainiko da, baina zenbait saio aurrez aurrekoak izango dira.
Moduluen hasiera- eta amaiera-datak, bai eta antolatutako aurrez aurreko saioak, honako hauek izango dira:
Moduluen barruan, ikasgai bakoitzak astebeteko iraupena izango du, asteartearekin hasita eta hurrengo asteko astelehenarekin amaituta.