Irakasleen Prestakuntzarako Unibertsitate Masterra 2021-2022

Masterraren gakoak

Master honen helburu nagusia da DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakasle eta hizkuntzen irakasle izango direnak prestatzea, irakasle bezala beharko dituzten ezagutza eta konpetentzietan, beren bizitza profesionalean izango dituzten funtzioak modu ahalik eta eraginkorrenean betetzeko.

GOI Ikastegiak, UPV/EHUrekin lankidetzan, euskaraz eta online eskainiko du master hau 2021-22 ikasturtean. Ikasleen garapen-alor ezberdinekin lotutako ondoko espezialitateak eskainiko dira: Giza eta Gizarte Zientziak, Hizkuntza eta Literatura, Natur Zientziak eta Matematika

Online modalitate honetan, eskolak Ikasgela Birtualaren bidez emango dira. Ikasketak burutu eta ebaluatzeko behar dituen tresna eta baliabide guztiak eskura izango ditu uneoro bertan ikasleak.

Modalitate honek, gainera, Berrikuntza Ikasgelan hautazko ibilbidea eskainiko du: berrikuntza eta ikerkuntza ardatz dituen ibilbidea izango da, ikasleak aukeratutako hezkuntza zentroan burutuko duena modu praktikoan.

Espezialitateak

Oharra!

Irakaskuntza Masterrerako izen ematea UPV/EHUko SARBIDE aplikazioaren bitartez egin behar da. Aukeren artean, UPV/EHUk eskaintzen duen Irakaskuntza Masterraren bi modalitateak agertzen dira. MESEDEZ, ziurtatu aukeratzen duzun Masterraren izenburuan GOIMAILAKO ONLINE INSTITUTUA agertzen dela.

Kontuan izan MASTER BAKARRA aukeratu ahal izango duzuela, beraz, ondo pentsatu zuen aukera.

Hemen argibide gehiago

Maiz egindako galderak

Atal honetan behin baino gehiagotan egin dituzuen galderak bildu ditugu. Mesedez, gugana zuzendu aurretik begiratu ea zuen zalantzak norbaitek aurretik planteatu dituen.

Maiz egindako galderak ikusi

Eskainitako plazak Modalitatea Iraupena Hizkuntzak
132 (44 espezialitate bakoitzean) Erdi presentziala 60 ECTS Euskara, ingelesa
HARREMANETARAKO
Masterraren arduraduna:

Aitzol Astigarraga


a.astigarraga@ueu.eus
Kontakturako formularioa
Idazkaritza:
-
m.gonzalez@ueu.eus
943 82 14 26

Ezaugarriak

  • Egutegia: iraila - uztaila (ikasturte bat)
  • Modalitate erdi presentziala: online ikasketak eta tarteka aurrez aurreko saioak
  • Bi urtetan egiteko aukera
  • Jarraipen pertsonalizatua
  • Berrikuntza Ikasgelan : ikastetxeetan berrikuntza eta ikerketa egitasmoak
  • Euskal Curriculumean oinarritutako ikasketak
  • Ebaluazio jarraia eta formatiboa
  • Practicuma Euskal Herriko ikastetxeetan
libututegia
Klikatu irudian handian ikusteko
UEU eredua
Klikatu irudian handian ikusteko

Irteera profesionalak

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan irakasle.
  • Lanbide Heziketako irakasle.
  • Hizkuntzak irakasteko irakasle.
  • Online modalitatean espezializatutako irakasle.