Elkarlana

UEUk sare landua du Euskal Herriko beste unibertsitate eta ikerketa zentro batzuekin, bai eta euskalgintzako eta hezkuntzaren esparruko beste eragile askorekin ere, elkarlanean eta osagarritasunean oinarritua. GOIk ere bere jardunaren erdigunean jartzen du elkarlana, eta UEUren sare horretan oinarritzen du bere jarduna, bai eskaintza akademikoari dagokionez eta bai ikerketari dagokionez ere.

Orain arteko ibilbidean, ondoko erakunde eta elkarteekin aritu gara lankidetzan (alfabetikoki):

  • Badalab
  • CLARIAH-EUS
  • Elhuyar Fundazioa
  • Euskal Wikilarien Kultur Elkartea (EWKE)
  • Humanitate Digitalen ikergunea
  • Ikastolen Elkartea
  • Mondragon Unibertsitateko HuHezi fakultatea
  • Universitat Oberta de Catalunya (UOC)
  • UPV/EHUko HiTZ zentroa