Izen-emate formularioa

Datuak ematearekin batera, zenbait dokumentu igo beharko dituzu (NAN, Ziurtagiri Akademikoa eta hizkuntza ziurtagiriak). Mesedez, ziurtatu horiek igotzeko moduan zaudela formularioa bete aurretik. Hizkuntza ziurtagiririk gabe izena ematea posible da, baina kontuan izan beranduenez erreklamazio epea amaitu baino lehen bidali beharko dituzula emailez x.zubeldia@ueu.eus helbidera.

Bestalde, izen-ematea gauzatzeko, beharrezkoa da 20€ko ordainketa burutzea (formularioaren amaieran ordainketari buruzko xehetasunak). Kopuru hori kudeaketa-gastuetara bideratua dago eta ez da itzuliko.

- Izartxoa (*) daramaten eremuak nahitaezkoak dira.

Datu pertsonalak
Haremanetarako
MASTERRERAKO SARBIDEA
Dokumentazioa
Izen-ematea burutzeko, ondoren zehaztutako dokumentazioa gehitu behar duzu (fitxategi mota onartuak: pdf, jpg, jpeg, png, gif). Agiri bakoitzeko dokumentu bakarra igo daiteke (dokumentu horrek nahi adina orri izan ditzake).
UPV/EHUko ikasleek ez dute ziurtagiri akademikoa aurkeztu behar, batez besteko nota ofizioz kontsultatuko baita. Kasu horretan, igo GAUR bidez lortutako espedientea edo haren pantaila-irudia.
Hizkuntza ziurtagiririk gabe izena ematea posible da baina, kontuan izan, beranduenez erreklamazio epea amaitu baino lehen bidali beharko dituzula x.zubeldia@ueu.eus helbidera.

Ordainketa

Formularioa betetzeaz gain, izen-emate gastuengatik 20€-ko ordainketa egitea berharrezkoa da:

  • UEUren kontu korronte zenbakia: ES16 3035 0019 99 0190700210
  • Kontzeptua: "Izen abizena-BHMasterra"

Ordainketa hau kudeaketa-gastuetarako da eta ez da itzuliko. Ordainagiria ez bidali emailez.

Oharrak

  1. Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak “Administrazio Orokorra” izeneko fitxategian sartuko direla. Fitxategi hori Datuen Babeserako Agentzian inskribatuta dago eta Udako Euskal Unibertsitatea da haren erantzulea. Datu pertsonalen bilketa horren helburua Udako Euskal Unibertsitatearekin lotzen zaituen kudeaketa akademikoa da, soil-soilik. Datuen titularra zaren aldetik, baimena ematen duzu datuok aipatutako fitxategian sartzeko. Edozein kasutan, eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, ezer ordaindu gabe. Horretarako, Udako Euskal Unibertsitatera jo beharko duzu. Helbidea: Erribera kalea 14, 48005 Bilbo, Bizkaia. Eskutitzean DBLO adierazi beharko duzu.