Teknologia digitalak gure gizarteko txoko guztietara iristen ari diren honetan, hizkuntzen bizitasuna neurtzeko eta hartan eragiteko, ezinbestekoa da erabilerari hainbat ikuspuntutatik erreparatzea, baita digitaletik ere. Beste hizkuntza gutxitu batzuekin alderatuta, euskararena ezohiko kasua da: tresna eta baliabide digital ugari dauzkagu, zenbat hiztun garen kontuan hartuta. Erabiltzaileen kontsumo-ohiturak aztertuz gero, ordea, aise ikusten da euskarazko eskaintzak hutsune nabarmenak dauzkala eta eskaintzen dena ere ez dela jendearengana nahi beste iristen. Zer egin, orduan?
Testuinguru digitalean euskara sustatuko duten aditu eta arituen beharra dugu askotariko alorretan, eta horretarako prestakuntza eskaini nahi du online graduondoko honek. Eskuragarri dauzkagun tresna eta baliabide digitalak ezagutarazteaz gain, gogoeta piztea eta euskararen zaintza eta sustapen teknologikorako estrategiak lantzea da helburua.
Graduondokoa UPV/EHUren berezko eskaintzaren parte da, eta UEUko GOI institutua arduratuko da prestakuntza eskaintzeaz, online ikas-irakaskuntzarako propio sortutako eredu pedagogiko bat oinarri hartuta. Gainera, lankidetzari garrantzi handia eman zaio graduondokoaren diseinutik bertatik, eta, horren erakusgarri, alorreko hainbat eragile garrantzitsuk parte hartuko dute; besteak beste, Elhuyarrek, Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak, Badalab hizkuntza-laborategiak eta UPV/EHUko HiTZ zentroak.
Teknologia digitalek euskaran duten eraginaren inguruan interesa duen edonork parte har dezake graduondokoan, aurretik eginiko unibertsitate-ikasketak edozein direla ere. Profil batzuk aipatzearren:
Izen-ematea uztailaren 5era arte egongo da zabalik, eta UPV/EHUren webgunetik egin behar da: https://www.ehu.eus/eu/web/masterrak-eta-graduondokoak/berezko-tituluak/aurretiko-izen-ematea-eta-matrikula/aurretiko-izen-ematea-eta-onarpena. Lehen epe hori amaitu ondoren plaza librerik gelditzen bada, bigarren epe bat zabalduko da irailaren 20ra arte.
Izen-emateen kopurua gehienez onartzen dena baino handiagoa balitz, honela ebatziko da nor onartuko den eta nor geldituko den itxaron-zerrendan: ikasle graduatu berrien kasuan, espedienteko batez besteko kalifikazioaren arabera, eta, profesionalen kasuan, CVaren arabera (gaiarekin loturiko esperientzia baloratuta, batez ere).
Behin izen-ematea onartu ondoren, matrikulazio-prozesua GOI institutuaren bitartez egingo da. Izen-ematea amaitutakoan emango da prozeduraren berri.
Ordainketaren inguruko oharrak:
Aditu-tituluari amaiera emateko, ikasle bakoitzak proiektu pertsonal bat garatuko du titulazioko irakasleetako baten gidaritzapean. Proiektua arloko eragileekin elkarlanean egiteko aukerak ere eskainiko dira.
Itzulpengintzan lizentziatua eta hizkuntzalaritza konputazionalean doktorea da, eta UEU-GOI institutuko irakasle-ikertzaile dihardu gaur egun. Euskara eta Digitalitatea graduondokoaren zuzendaria da, eta, Irakaskuntza Masterrean, MALen kudeaketaz eta Hizkuntza eta Literatura espezialitatea koordinatzeaz arduratzen da.
Irakasgai hauek ematen ditu:
Ikus-entzunezko komunikazioan eta giza zientzietan lizentziatua, eta humanitate digitaletako aditu-tituluduna. Kazetari aritu da hainbat lekutan, eta, gaur egun, Badalab hizkuntza-laborategian egiten du lan.
Irakasgai hau ematen du UEU-GOIn:
Euskal Filologian lizentziatua eta masterduna, eta hizkuntzalaritza konputazionalean doktorea. Itzulpengintzako irakasle eta ikertzaile dihardu UPV/EHUn.
Irakasgai hau ematen du UEU-GOIn:
Kazetaritzan lizentziatua, multimedia komunikazioko masterduna eta doktorea. Gaur egun, irakasle dihardu UPV/EHUn, eta NOR ikerketa-taldeko kidea da.
Irakasgai hau ematen du UEU-GOIn:
Komunikazio zientzietan lizentziatua. Elhuyar Fundazioan egiten du lan, euskara-planen atalean.
Irakasgai hau ematen du UEU-GOIn:
Alemaniar filologian lizentziatua, hizkuntzalaritza konputazionaleko graduondokoduna eta humanitate digitalen aditu-tituluduna. Elhuyar Fundazioan egiten du lan, hizkuntza eta teknologia atalean.
Irakasgai hau ematen du UEU-GOIn:
Kazetaritzan lizentziatua eta doktoregaia. Argia aldizkarian aritu da lanean batez ere; gaur egun, autonomo gisa dihardu.
Irakasgai hau ematen du UEU-GOIn:
Ikus-entzunezko komunikazioan graduatua, telekomunikazio eta sistema informatikoetako goi mailako zikloduna, eta irakasleen prestakuntzarako masterduna. Gaur egun, Euskal Wikilarien Kultur Elkartean egiten du lan, Ikusgela proiektua koordinatzen.
Irakasgai hau ematen du UEU-GOIn:
Euskal filologian lizentziatua. Gaur egun, Dijitalidadea SL enpresako proiektu-arduradun dihardu, euskal kulturaren arloko edukiak digitalizatzen.
Irakasgai hau ematen du UEU-GOIn:
Euskal Filologian lizentziatua eta hizkuntzalaritza konputazionalean doktorea. Gaur egun, ikertzailea da HiTZ zentroko Ixa taldean.
Irakasgai hau ematen du UEU-GOIn:
Informatikan ingeniaria eta hizkuntzaren prozesamenduan doktorea. Irakasle dihardu Donostiako Informatika Fakultatean, eta ikertzaile HiTZ zentroko Ixa taldean.
Ikasgai hau ematen du UEU-GOIn:
Informatikan ingeniaria eta hizkuntzaren prozesamenduan doktorea. Irakasle dihardu Donostiako Informatika Fakultatean eta ikertzaile HiTZ zentroko Ixa taldean. Euskara eta Digitalitatea aditu-tituluko batzorde akademikoko kidea da.
Irakasgai hau ematen du UEU-GOIn:
Ikus-entzunezko Komunikazioan eta Administrazio eta Politika Zientzietan lizentziatua, eta aisia eta giza potentzialean doktorea. Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien fakultatean irakasle eta Euskal Gaien Institutuan ikertzaile dihardu, eta Euskara eta Digitalitatea aditu-tituluko batzorde akademikoko kidea da.
Irakasgai hau ematen du UEU-GOIn:
Industria diseinuko eta produktu garapeneko ingeniaria, berrikuntza eta barne-ekintzailetza masterduna, eta humanitate digitalen aditu-tituluduna. Badalab hizkuntza-berrikuntzako partzuergoaren zuzendaria da.
Irakasgai hau ematen du UEU-GOIn:
Graduondokoak zazpi hilabeteko iraupena izango du denera. Online eskainiko da, baina hasiera-ekitaldia eta amaiera-ekitaldia aurrez aurre egingo dira, UEUren Eibarko egoitzan, bi data hauetan:
Moduluen hasiera- eta amaiera-datak, berriz, honako hauek izango dira:
Moduluen barruan, ikasgai bakoitzak astebeteko iraupena izango du, asteartearekin hasita eta hurrengo asteko astelehenarekin amaituta.