Giza eta Gizarte Zientziak, Irakaskuntza Masterraren baitan, online eta euskaraz eskaintzen den hiru espezialitateetako bat da. Espezialitate guztietarako berbera den Modulu Orokorra bukatutakoan ematen da, eta bertan, giza eta gizarte zientzien irakaskuntza eta ikaskuntzaren garapen teoriko eta praktikoaren ezagutzan sakontzen da.
Garrantzitsua: Izena eman aurretik, kontsultatu Eusko Jaurlaritzak argitaratutako tituluen eta espezialitateen taula zure irteera profesionalak ezagutzeko: 2020-03-12ko III eranskina
Sarbide zuzeneko titulazioak
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari dagokio irakaskuntzako postuetarako beharrezkoak diren titulazioak ezartzea (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren 2012ko abuztuaren 27ko AGINDUA, 2012/09/11ko EHAAn argitaratua). Ondorioz, espezialitate bakoitzerako merituen balorazioan, Eusko Jaurlaritzak espezialitaterako zehaztutako tituludunek lehentasuna izango dute. Natur Zientziak eta Matematika espezialitateari, ondoko tituluak dagozkio:
- Artearen Historiako Gradua/Lizentziatura
- Ekonomiako Gradua/Lizentziatura
- Enpresa Zientzietako Gradua/Diplomatura
- Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua/Lizentziatura
- Filosofiako Gradua/Lizentziatura
- Geografiako Gradua/Lizentziatura
- Geografiako eta Lurralde Antolakuntzako Gradua
- Gizarte Antropologiako Gradua/Lizentziatura
- Historiako Gradua/Lizentziatura
- Humanitateetako Gradua/Lizentziatura
- Lan Harremanetako Gradua/Diplomatura
- Publizitateko eta Harreman Publikoetako Gradua/Lizentziatura
- Soziologiako Gradua/Lizentziatura
- Turismoko Diplomatura
- Zuzenbideko Gradua/Lizentziatura
- Beste Gradu titulu baliokideak Batzordearen irizpidez
Eskainitako plazak |
Modalitatea |
Hizkuntza |
44 |
online |
Euskara, Ingelesa |
Kredituak |
Iraupena |
Gutxi gorabeherako prezioa |
60 |
Urte bat |
3.960 € |
Irakaslekua
Eibar - Markeskoa Jauregia
Masterraren arduraduna:
Aitzol Astigarraga
a.astigarraga@ueu.eus
Idazkaritza:
irakaskuntza.masterra@ueu.eus
943 82 14 26

1.- Izen-ematea eta matrikulazioa
Izen-ematea ONLINE egingo da 2021eko apirilaren 12tik maiatzaren 31ra bitarte (biak barne) webgune honetan bertan, goiburuaren azpian dagoen “izena eman” botoia sakatuta.
1.1.- Izen ematea: aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Ziurtagiri Akademikoa, batezbesteko nota 1-10 baremoan adierazia
- Atzerriko hizkuntza: B1 mailaren titulu baliokidea
- Euskara: B2 mailako ziurtagiria
OHAR GARRANTZITSUAK:
- Matrikula osoa edo partziala:
- Izena ematerakoan, masterra urte bakarrean edo bitan egin nahi duzun aukeratu dezakezu. Bi urtetan egitekotan gure gomendiioa ondokoa da: lehenbiziko urtean irakasgaiak ateratzea (42 ECTS) eta, bigarrenean, practicuma eta Master Amaierako Lana (18 ECTS).
- UPV/EHUko ikasleek ez dute ziurtagiri akademikoa aurkeztu behar, batez besteko nota ofizioz kontsultatuko baita. Kasu horretan, igo GAUR bidez lortutako espedientea edo haren pantaila-irudia.
- Ikasketak amaituta izan ez arren, masterrean izena eman daiteke. Baldin eta matrikula egiterako ikasketak amaitu eta titulua eskatu izanaren frogagiria erakusten bada.
- Dokumentazioa:
- Izena ematerakoan aipatutako dokumentazio guztia igo behar da.
- Bidalitako dokumentazioarekin merituen balorazioa egingo da, onartuen zerrenda zehazteko. (ikusi atal honen 2. puntua)
- Hizkuntzak:
- Izena emateko momentuan atzerriko hizkuntzaren ziurtagiria aurkezterik ez badaukazu, ekainak 25 aurretik aurkeztu beharko duzu zeure kabuz.
- Atzerriko hizkuntzen ziurtagiri hauek bakarrik onartuko dira: ACLES TAULA
- Linguaskill bidez lortutako ziurtagiriak onartuko dira, baldin eta ACLESek eskatu bezala, zaintza presentzialarekin eginak badira. Informazio zehatzagoa: Cambridge Assesment. GOIk ez du bitartekari lanik egingo.
- Izen-emate tasa:
- Izen-ematea gauzatzeko, beharrezkoa da 20€ko ordainketa burutzea. Kopuru hori kudeaketa-gastuetara bideratua dago eta ez da itzuliko.
1.2- Eskaeraren ebazpena
- Ekainaren 10ean jakinaraziko da eskaeraren ebazpena: onartuak, itxaron zerrendan geratu direnak eta baita baztertutako eskaerak ere, baztertzeko arrazoiarekin batera. Hautagai guztiek emialez jasoko dute eskaeraren ebazpena.
- Ekainak 11tik 24ra bitarte (biak barne) erreklamazioak aurkezteko aukera izango da. Ekainak 29an, onartuen behin behineko zerrenda jakinaraziko du UEUk.
1.3.- Berrespena
Aldeko ebazpena jasoko duten hautagai guztiek, ekainak 30etik uztailak 6 bitarte, euren plaza berretsi beharko dute.
1.4.- Onartuen zerrenda
Uztailaren 10ean onartutakoen behin betiko zerrenda argitaratuko da eta matrikulatzeko argibideak emango dira.
1.5.- Matrikulazioa
- Matrikulatzeko eguna eta argibideak uztailaren 10ean argitaratuko dira.
- Matrikulazioa aurrez aurre egingo da UEUren egoitza nagusian, Eibarren.
- Ikusi 4 eta 5. ataleatan zehazten den dokumenatzioa eta hutazkoen esleipena.
2.- Merituen balorazioa
Eskaera guztiak merituen arabera ordenatuko dira eta hurrenkeraz osatuko da onartuen zerrenda, plaza guztiak osatu arte. Ondoko bi irizpideak hartuko dira kontutan:
- Titulazioa: Masterrera sartzeko espezialitateari dagokion titulazioa. Plaza hutsak dauden espezialitateetan, dagokion espezialitaterako egokitasunik ez duten tituluak onartuko dira.
- Espedientea: Graduko tituluaren espediente akademikoa.
3.- Matrikulazioa: aurkeztu beharreko dokumentazioa
- NANaren fotokopia, edo pasaportearena atzerritarrek.
- Lizentziatuaren, arkitektoaren, ingeniariaren, diplomatuaren, arkitekto teknikoaren edo ingeniari teknikoaren tituluaren fotokopia erkatua, edo fotokopia eta jatorrizkoa erkatzeko, edo titulua eskuratzeko tasak ordaindu duen agiri Titulua ez badago gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez idatzita, tituluaren zinpeko itzulpena aurkeztu beharko da.
- Espedientea akademikoa batezbesteko nota adierazita 1-10 baremoan
- Euskarazko ezagutza B2 mailakoa dela ziurtatzen duen titulu orijinala eta bere fotokopia edo fotokopia erkatua
- atzerriko hizkuntzaren ezagutza B1 mailako dela ziurtatzen duen titulu orijinala eta bere fotokopia edo fotokopia erkatua
- Karneterako tamainako argazki bat, atzeko aldean izen abizenak idatzita
- Egoki izanez gero, prezio publikoetatik salbuetsita egoteko edo prezio murriztua ordaintzeko eskubidea egiaztatzen duten dokumentuak (ikusi hemen zeintzuk diren).
4.- Matrikulazioa: hautazko irakasgaien hautaketa eta esleipena
- Hautaketa uztailaren 10etik 17ra egingo da.
- Hautazkoetan onartutako ikasleen zerrendak uztailaren 22an jakinaraziko dira
- Hautazko irakasgai bat aurrera ateratzeko gutxieneko ikasle kopurua 10ekoa da eta gehienez 30 ikasle onartuko dira.
- Hautazko irakasgaietarako plaza espedientearen notaren arabera esleituko da.
Ohar bereziak
- Irakasgai bat euskaraz edo ingelesez egiteko aukera dagoenean:
- Ingelesezko taldean 9 edo 9 baino ikasle gutxiago egonez gero irakasgaia euskaraz soilik eskainiko da.
- “Berrikuntza Ikasgelan” ibilbideari dagokionez
- Gehienez 10 ikasleko taldea onartuko da espezialitate bakoitzean.
- Plaza espedientearen notaren arabera esleituko da.
5.- Prezioa
Masterraren prezioa kalkulatzeko, matrikulatutako kredituak eta kredituaren prezioa biderkatu behar dira. Master osoaren prezioa 3.960€ da. Emaitza horri espediente irekierari dagozkion gastuak gehituko zaizkio, Matrikula gastu finkoak, oinarrizko istripu-asegurua barne eta baita 28 urtetik beherakoentzako eskola asegurua ere.
- Prezioa kredituko: 66€
- Espedientea irekitzea: 27,96 € (masterrean lehenengo aldiz matrikulatzean baino ez).
- Matrikula-gastu finkoak, oinarrizko istripu-asegurua barne: 30,68 €
- Eskola asegurua: 1,12 €
|
UPV/EHUko
prezio publikoa
|
GOI
Ikastegi Atxikia
|
Murrizpen eta salbuespenak
|
Prezioa kredituko
|
20€/ECTS
|
66€/ECTS
|
Prezio publikoaren gainean ezarriko dira
|
Espedientea irekitzea
|
27,96€
|
Matrikula gastu finkoak
(ikasle aseguroa barne)
|
30,68€
|
Eskola aseguroa
(nahitaezkoa <28 urtekoentzat)
|
1,12€
|
6.- Bekak eta laguntzak
Beka ofizialak
Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko ikasleentzat:
- Beka Orokorra (Eusko Jaurlaritzarena).
- Unibertsitate mailako eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko beka.
- Errendimendu handiko ikasleak saritzeko bikaintasun akademikoko beka.
Euskal Herriko Autonomia Erkidegotik kanpoko ikasleentzat:
- Beka Orokorra (Ministerio de Educación, Cultura y Deporte. MECD).
Matrikularen finantzazioa
UEU-GOIk matrikularen ordainketa inorentzat arazo izan ez dadin ondoko neurriak hartu ditu:
- Matrikularen ordainketa 2 zatitan egingo da. Lehen zatiak matrikularen %60a eta espediente irekieraren gastuak estaliko ditu eta uztailean egingo da. Bigarren zatiak matrikularen %40a estaliko du eta urtarrilean egingo da.
- Finantzazioari begira ikasleek ikasketak burutzeko maileguak lortzeko lehentasunezko baldintzak izango ditu Kutxabank-en eskutik, ikusi hemen baldintzak.
Bestalde, matrikula ordaintzetik salbuetsita egoteko edo prezioak murriztuta izateko eskubidea dute hauetako egoeraren batean daudenak:
- Familia ugariak
- Terrorismoaren biktima eta haien senideak
- Desgaitasuna duen pertsonaren bat daukan familia
- Genero-indarkeriaren biktima
- Asilo-eskatzaileak, nazioarteko babesaren onuradunak eta aberrigabeak
Informazio gehigarria
esteka honetan aurkituko duzu.
Oharra: Laguntza eta murrizketen zenbatekoa Eusko Jaurlaritzak ezartzen duen prezio publikoetatik hartzen da.
7.- Aseguroa
Ikasketa hauetan hauen dira nahitaezko aseguruak:
- Eskola asegurua
- 28 urte beherako ikasleentzat nahitaezkoa da eskola asegurua ordaintzea. Aseguru hau matrikula betetzean egiten da.
- EHU Ikasl
- Derrrigorrezkoa da ikasle guztientzako, edozein adina izanda ere, eta matrikularekin egiten da
- Esteka honetan jasotzen da EZBEHAR bat izanez gero jarraitu beharreko protokoloa eta POLIZAri lotutako argibideak.
Espezialitate bakoitzean, Berrikuntza Ikasgelan hautazko ibilbide berria eskainiko da. Berrikuntza eta ikerkuntzan oinarritutako irakasgai hau Ikastolen Elkartearekin lankidetzan jarri dugu martxan eta izaera praktikoa dauka. Ikasleak, tutorearekin adostuta, ikerketa eta berrikuntza egitasmoak bertatik bertara ezagutu, ekarpenak egin eta martxan jartzeko aukera izango du.
Irakasgai honek 6 ECTStako iraupena izango du eta espezialitate bakoitzeko Berrikuntza eta Ikerkuntzako moduluan eskainiko da hautazko ibilbide moduan. Ibilbidearen ezaugarriak direla eta, behar duen jarraipen egokirako, 10 ikasle soilik onartuko dira espezialitate bakoitzean. Hiru asteko iraupena izango du.
Xede nagusia, ikasleek berrikuntza didaktiko-metodologikoen inguruko erronkaren bat identifikatu eta proposamen bat egitea da. Helburu horrekin, ondoko edukiak landuko dira:
- Gaiari buruzko sarrera orokorra, ikerketako eta ondorengo hezkuntza-berrikuntzako oinarrizko kontzeptuak eta ikuspegi metodologikoak ezagutzeko.
- Hezkuntza-komunitatearekin harremanetan jarrita, ikasgelan arazoa antzemateko tresnak ezagutu eta erabiltzea eta ondoren ikerketa bat diseinatzea: arazoa formulatzea, datuak biltzea eta aztertzea.
- Proposamen berritzaileen eraginkortasuna in situ ezagutzea, ikas-irakaskuntzako ikerketako emaitzen sarrera orokor batetik abiatuta.
- Unitate didaktiko berritzaileak ezagutu eta aztertzea. Unitate didaktiko berri bat diseinatzeko modua ezagutzea.
Berrikuntza proposamena testuinguru errealean behar bezala gauzatu eta emaitzak jaso ahal izateko irakasgaia hezkuntza zentro batean garatuko da, zentroaren beharrei egokiturik, eta modu praktikoan. Zentroan igaro beharreko ordu-kopurua berrikuntza egitasmoaren baitakoa izango da baina sekula ez 30 ordutik gorakoa.


Masterrak 60 ECTStako iraupena dauka, honela antolatuta:
- Modulu generikoa: espezialitate guztietarako berdina izango den formazio psikopedagokikoa
- Modulu espezifikoa: espezialitateari dagokion formazio didaktikoa
- Practicuma: praktikak hezkuntza zentroetan
- MAL: Master Amaierako Lana
Modulu generikoa |
Modulu espezifikoa |
Practicum |
MAL |
Formazio psikopedagogikoa |
Espezialitate bakoitzeko formazio didaktikoa |
Praktikak hezkuntza zentroetan |
Master Amaierako Lana |
18 ECTS |
24 ECTS |
12 ECTS |
6 ECTS |
Erdi presentziala |
Erdi presentziala |
Aurrez aurrekoa |
Aurrez aurrekoa |
Oharra:
Kreditua ikasketak baloratzeko unitate bat da. ECTS kredituak (European Credit Transfer System) duen ezaugarri esanguratsuena da eskola orduez gainera irakasgaia gainditzeko egin behar den ahalegina ere (ikasteko orduak, mintegiei eskainitakoak, lanak, praktikak edo proiektuak, eta azterketak eta ebaluazio probak prestatu eta egiteko orduak) balioesten duena. ECTS kreditu bakoitzerako 25 ordu behar dira.
Modulu generikoa
Masterra modulu orokorrarekin hasten da, espezialitate guztietarako komunak eta derrigorrezkoak diren ikasgaiak dituena, guztira 18 krediturekin. Irakasgai bakoitzak 3 ECTS-tako lan-karga izango du eta 3 asteko iraupena. Online prestakuntza, aurrez aurreko 3 saiorekin konbinatuko da.
Espezialitateari dagozkion modulu espezifikoak, guztira 24 ECTS.
Irakasgai bakoitzak 3 ECTStako lan-karga izango du eta 3 asteko iraupena, online irakaskuntza eta aurrez aurreko saioak konbinatuz, Berrikuntza Ikasgelan irakasgaian izan ezik. Irakasgai honek 6 ECTS barne hartzen ditu, eta Irakaskuntza Berrikuntzako eta Hezkuntza Ikerketaren hastapeneko modulu espezifikoaren (ME III) barruan eskainiko da bigarren lauhilekoan, eta ikastetxe batean gaitasun praktikoak eta aurrez aurrekoak eskuratzea jasoko du. Ibilbide hau aukeratzen duen ikasleak, Berrikuntza irakasgaia eta practicuma ikastetxe berean egingo ditu aurrez aurreko modalitatean.
Modulu espezifikoa. Espezialitateari dagozkion irakasgaien ikastea eta irakastea 9 ECTS
- Gizarte Zientziak eta Hezkuntza
- Gizarte Zientziak Ikasgelan
- Matematikaren Ikaskuntza eta Irakaskuntza Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan
Modulu espezifikoa. Arloari dagokion prestakuntzarako osagarriak 9 ECTS
- Hezkuntza Osagarriak Euskal Herriko Aro Berriaren Historia eta Garaiko Historian
- Artearen Historia Irakasteko Oinarri Metodologikoak (hautazkoa)
- Bigarren Hezkuntzako Matematikaren Irakaskuntza Europako Hezkuntza Sistemetan (hautazkoa)
- Bigarren Hezkuntzako Matematikaren Irakaskuntza Europako Hezkuntza Sistemetan ((hautazkoa: ingelesez)
- Ekonomiako Osagarriak Gizarte Zientzietarako (hautazkoa)
Oharra:
Ikasleak 5 irakasgaietatik 3 hautatu beharko ditu MEII moduluko 9 ECTSak eskuratzeko.
Irakaskuntza-berrikuntza eta hezkuntza-ikerketarako hastapenak 6 ECTS
- Berrikuntza Gizarte Zientzietan, Geografian eta Historian
- Hezkuntza Ikerketarako Hastapenak. Giza eta Gizarte Zientziak
- Berrikuntza Ikasgelan: Giza eta Gizarte Zientziak
Oharra:
Berrikuntza irakasgaian oinarritutako ibilbidea hautatzen duen ikasleak, Berrikuntza Ikasgelan irakasgaiarekin eskuratuko ditu ME III moduluko 6 ECTSak. Irakasgai hau ikastetxe batean aurrez aurre egingo du.
Practicum
Practicum modulua dagokion espezializazioan sartzen da, 12 ECTS kreditu (300 ordu) guztira. Praktika horiek aukera egokia izango dira irakaskuntza esperientziari buruzko hausnarketa egiteko, oinarri hartuta masterreko gainontzeko gaietan eta moduluetan lortutako ezagutzak.
MAL
Masterreko ikasleak proiektu bat diseinatu beharko du, praktikan jartzeko masterrean barneratutako ezagutza eta konpetentziak. Jatorrizko lana izango da, eta, bertan, heziketa-proposamen bat garatuko da, moduluen, practicumaren edota batzuen eta bestearen konbinazioaren edukiak jasoko dituena. Master Amaierako Lana egin beharko dute ikasleek Masterreko irakasle baten tutoretzapean, planteatutako gaiaren eta ikaslea egiten ari den espezialitatearen arabera. Masterraren amaieran, epaimahaiaren aurrean aurkeztu eta defendatu beharko du.
Master Amaierako Lanak 6 ECTSko iraupena izango du, 150 orduko dedikazioa ikaslearentzat.
Praktika horiek aukera egokia izango dira irakaskuntza esperientziari buruzko hausnarketa egiteko, oinarri hartuta masterreko gainontzeko gaietan eta moduluetan lortutako ezagutzak.
Ane Ablanedo nauzue, bigarren hezkuntzako eta unibertsitateko irakaslea, Baionan. Badira 20 bat urte irakaskuntzan ari naizela, lehenik Nafarroan eta duela sei urtez geroztik, Lapurdin. Euskara irakaslea naiz Baionako Marracq kolegioan, eta idazmen-tekniken inguruko irakasgaietako Baionako fakultateko Euskal Ikasketen sailean, irakasle laguntzaile gisa.Horrez gain, neurosiaren prebentzioko aditu gisa, formatzailea naiz heziketa librearen arloan. Egungo heziketa ereduarekin oso kritiko naizen aldetik, askatasuna oinarri izanen duen beste sistema baten alde ere ibiltzen naiz, ikastola eta eskola ezberdinetan formazioa eta hitzaldiak eskainiz.
Saioa Esnaola
Saioa Esnaola Martin naiz, Deustuko Unibertsitatean Psikologian graduatu nintzen eta ondoren, Hezkuntza Orientazioko Masterra burutu nuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Nire ibilbide profesionala anitza izan da, baina hezkuntzako testuinguruan ibili naiz buru belarri beti. Egun bigarren hezkuntzako irakasle gisa ari naiz lanean. Nire erronka berria zera da: urte guzti hauetan besteengandik eta nire kabuz ikasi dudana besteei transmititzen asmatzea.
Eider Goiburu
Eider Goiburu Moreno naiz. Psikologia lizentziatua, berdintasun teknikaria, pedagogian doktoratua eta talde prozesuen bidelaguna.
16 urte daramatzat esku-hartze psikosozialean. Batez ere, bigarren hezkuntzan ibili naiz sexualitate eta indarkeria matxista prebentzio programak gauzatzen. Aldi berean formazioak eskeintzen dizkiot hezkuntza komunitate osoari. Nire lana beti presentziala izan da orain arte eta azken urteetan pedagogia feministek egindako ekarpenak txertatzen saiatu naiz.
Irene Lopez-Goñi
Pedagogian doktorea naiz eta hainbat urteetako eskarmentua dut irakaskuntzan, bai Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle bezala bai Nafarroako ikastolen elkarteko arduradun pedagogiko bezala. Egun, Nafarroako ikastolen elkarteko orientatzaile mintegiko koordinatzailea naiz. Hezkuntzaren teoria, Hezkuntzaren historia eta Pedagogia erkatua dira nire ikerketa eremuak. Europako herrialde ezberdinekin hainbat Erasmus+ proiektutan parte hartu izan dut.
Fernando Trebol
Fernando Trebol Unzue naiz, Ikaslolen Elkarteko lankidea; Zangozako Ikastolan Pedagogi Terapeutiko lanak egiten ditut -laguntzak emanez- HH eta DBH etapetan. Horrez gain, DBH-ko irakaslea ere banaiz. Nafarroako Unibertsitate Publikoan Irakasle Lagun gisa aritzen naiz, Ikastolan egiten dugun lana Irakasletza Graduko ikasleei azalduz. UEUkidea aspalditik eta Psikologia saileko kidea ere bai.
Amaia Alvarez
Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) Zuzenbidearen Historia irakasten dut. Aurretik EHUn eta Ulsterreko Unibertsitatean (Irlandako Iparraldea) aritu naiz irakasle eta ikerlari gisa.
Unai del Burgo
UEUko ekonomia saileko kidea eta bere kontabilitate eta administrazio arduraduna naiz. Ikerlari gisa, ekononomia sozialeko erakundeen kudeaketarako informazio sistemen azterketan nabil, UPV/EHUren GEZKI Institutuaren babesarekin (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua), bertako kidea ere izanik. Oro har, sozioekonomian, ekonomia sozialean, eraldaketan, herrigintzan eta udalgintzan interesatuta nago.
Argibel Euba
Artearen Historian eta Gizarte eta Kultur Antropologian egin nituen ikasketak, EHUn. Ondoren, herri-musikaren inguruko ikerketan murgildu nintzen, eta horren inguruan egin ditut azken urteetan nire ikerketa-lanak, doktore-tesia barne. Gaur egun Geografia eta Historiako irakasle gisa ari naiz lanean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, sare publikoan. Giza eta Gizarte zientzien inguruan interes handia daukat.
Mitxelko Uranga
Mitxelko Uranga naiz. Filosofia eta Antropologia ikasketak burutu nituen UNEDen eta Filosofian doktorea EHUtik. Lan eskarmentuari dagokionez, sare publikoan zein itunpekoan ibili naiz irakasle, DBH eta Batxilergoan. Bi urtez, Valparaisoko (Txile) unibertsitatean ibili nintzen ikerketa-nukleo bat koordinatzen. Tarteka saiogilea ere banaiz, baita Sorzain argitaletxearen kofundatzaile eta editorea, besteak beste.
Iosu Ziordia
Iosu Ziordia naiz, Zamudiokoa eta historia irakaslea Batxilergoan eta DBHn.
Josu Lopez-Gazpio
Irakaskuntza Masterreko irakasle-taldeko kidea naiz, Natur Zientziak eta Matematika espezialitateko koordinatzaile eta praktiken arduradun gisa. Unibertsitatean, Lanbide Heziketan, Bigarren Hezkuntzan eta hezkuntza ez-formalean irakaskuntza-esperientzia dut. Kimikan doktorea eta zientzia dibulgatzailea ere banaiz. Tolosaldeko Atarian idazten dut eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren Zientzia Kaiera blogean kolaboratzen dut. Noizbehinka Euskadi Irratiko Baipasa-n ere zientzia-kontuak azaltzen ditut.
UEUko Kimika sailburua naiz
Praktikak
Practicuma nahitaezko irakasgaia da, 12 ECTS kreditu ditu eta bere helburu nagusia ikasleak benetako agertoki profesionalekin harremanetan jartzea da.
Praktiketako zentroan aurrez aurreko ordu kopurua 190 ordu da.
Practicumak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak praktiketarako prestakuntza-zentro gisa aitortutako ikastetxeetan soilik egingo dira, 33/2018 Dekretuak zehazten duen gisan (Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan irakasle izateko gaitzen duten unibertsitate-ikasketen practicumari buruzko dekretua, martxoaren 6koa). Beraz, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak masterreko ikasle guztiei praktikak bermatzen dizkie, dekretu horrek jasotzen dituen baldintzen arabera.
Plaza horiek espezialitateen araberako webgunean argitaratzen dira. Komeni da erabilgarri dauden plazak berrikustea, matrikulazio-prozesua arindu ahal izateko eta interesatzen zaizkigun plazen zerrenda argi izateko.
Praktikak EAEtik kanpo egin nahi dituzten ikasleek ez dute plazarik hautatu behar matrikula-prozesuan. Ikasle horiek interesa duen zentro bat bilatuko dute praktiketarako. Practicum Bulegoak onartu behar ditu pratika horiek (Euskaditik kanpoko praktikak soilik). Praktika horiek kudeatzeko dokumentazioa matrikula egiteko unean emango zaie.
Nafarroan praktikak egin nahi dituzten ikasleak jar daitezela gurekin harremanetan: a.astigarraga@ueu.eus
Espezialitateen araberako zerrendak:
Praktiketako plazak esleitzeko prozedura:
- Ikasle bakoitzak zerrendatik 8 ikastetxe aukeratuko ditu (1 lehen aukera izanik eta 8 azkena)
- Ikastetxeak masterrera sartzeko notaren arabera esleituko dira matrikula-aldian.
Garrantzitsua: matrikula-prozesu berean ikasleek baimena eman beharko dute EHUk sexu-delituen ziurtagiri negatiboa eska dezan. Ziurtagiri hori izan ezean, ez dira masterreko ikasletzat hartuko, eta ezingo dituzte praktikak egin.
Espainiako herritartasuna ez duten ikasleen kasuan, EHUk ezin du ziurtagiri hori eskatu eta ikasleak aurkeztu beharko du. Kasu horietan, oso kontuan izan behar da bidalketarako izapideak eta izapidetze-denborak aldatu egiten direla herrialdeen arabera.
- Kontaktua:Aitzol Astigarraga
- Telefonoa: 943821426
- Emaila: a.astigarraga@ueu.eus
1. Ikasturtea
2021eko irailaren 15ean hasi eta 2022ko uztailaren 6ra arte.
Modulu Generikoa: 2021eko irailaren 15tik azaroaren 27ra arte
Irakasgaiek 3 asteko iraupena izango dute eta binaka eskainiko dira. 3 astetan zehar (15 klase-egun) ikasleak 2 irakasgai aldi berean egingo ditu. Horrek asteko 2 ECTSko lan-karga suposatzen du.
Modulu orokorra amaitzean aste bat izango du ikasleak, DILANA egin ahal izateko. Modulua aurrez aurreko saio batekin amaituko da, DILAN lanaren aurkezpena egiteko baliatuko dena.
Modulu espezifikoa I, II eta III: 2021eko azaroaren 29tik 2022ko martxoaren 21era arte
Irakasgaiek 3 asteko iraupena izango dute eta binaka eskainiko dira. 3 astetan zehar (15 klase-egun) ikasleak 2 irakasgai aldi berean egingo ditu. Horrek asteko 2 ECTSko lan-karga suposatzen du.
Practicuma: 2022ko martxoaren 21etik maiatzaren 27ra arte
- Praktikak ikastetxean: 2021ko martxoaren 21etik maiatzaren 27ra arte
MAL: 2022ko maiatzaren 27tik uztailaren 6ra arte
2. Aurrez aurreko saioak
Aurrez aurreko saio guztiak UEUren Eibarko egoitzan izango dira: Markeskoa jauregia, Otaola Hiribidea 1, 20600 Eibar. Gipuzkoa.
Ikasturte osoan 9 aurrez aurreko izango dira. Hauek data zehatzak laister publikatuko ditugu.
3. Egutegia
2021-21 ikasturteko egutegia pdf formatuan deskargatzeko, egin klik hemen.
Unibasq-ren ebaluazioaren azken txostena.
Oraindik ez dago eskuragarri