Natur Zientziak eta Matematika, Irakaskuntza Masterraren baitan, online eta euskaraz eskaintzen den hiru espezialitateetako bat da. Espezialitate guztietarako berbera den Modulu Orokorra bukatutakoan ematen da, eta bertan, natur zientzien eta matematikaren irakaskuntza eta ikaskuntzaren garapen teoriko eta praktikoaren ezagutzan sakontzen da.
Garrantzitsua: Izena eman aurretik, kontsultatu Eusko Jaurlaritzak argitaratutako tituluen eta espezialitateen taula zure irteera profesionalak ezagutzeko: 2020-03-12ko III eranskina
Sarbide zuzeneko titulazioak
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari dagokio irakaskuntzako postuetarako beharrezkoak diren titulazioak ezartzea (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren 2012ko abuztuaren 27ko AGINDUA, 2012/09/11ko EHAAn argitaratua). Ondorioz, espezialitate bakoitzerako merituen balorazioan, Eusko Jaurlaritzak espezialitaterako zehaztutako tituludunek lehentasuna izango dute. Natur Zientziak eta Matematika espezialitateari, ondoko tituluak dagozkio:
Eskainitako plazak | Modalitatea | Hizkuntza |
---|---|---|
44 | online | Euskara, Ingelesa |
Kredituak | Iraupena | Gutxi gorabeherako prezioa |
---|---|---|
60 | Urte bat | 3.960 € |
Eibar - Markeskoa Jauregia
Izen-ematea ONLINE egingo da 2021eko apirilaren 12tik maiatzaren 31ra bitarte (biak barne) webgune honetan bertan, goiburuaren azpian dagoen “izena eman” botoia sakatuta.
1.1.- Izen ematea: aurkeztu beharreko dokumentazioa:
OHAR GARRANTZITSUAK:
Eskaera guztiak merituen arabera ordenatuko dira eta hurrenkeraz osatuko da onartuen zerrenda, plaza guztiak osatu arte. Ondoko bi irizpideak hartuko dira kontutan:
UPV/EHUko prezio publikoa |
GOI Ikastegi Atxikia |
Murrizpen eta salbuespenak |
|
Prezioa kredituko |
20€/ECTS |
66€/ECTS |
Prezio publikoaren gainean ezarriko dira |
Espedientea irekitzea |
27,96€ |
||
Matrikula gastu finkoak (ikasle aseguroa barne) |
30,68€ |
||
Eskola aseguroa (nahitaezkoa <28 urtekoentzat) |
1,12€ |
Espezialitate bakoitzean, Berrikuntza Ikasgelan hautazko ibilbide berria eskainiko da. Berrikuntza eta ikerkuntzan oinarritutako irakasgai hau Ikastolen Elkartearekin lankidetzan jarri dugu martxan eta izaera praktikoa dauka. Ikasleak, tutorearekin adostuta, ikerketa eta berrikuntza egitasmoak bertatik bertara ezagutu, ekarpenak egin eta martxan jartzeko aukera izango du.
Irakasgai honek 6 ECTStako iraupena izango du eta espezialitate bakoitzeko Berrikuntza eta Ikerkuntzako moduluan eskainiko da hautazko ibilbide moduan. Ibilbidearen ezaugarriak direla eta, behar duen jarraipen egokirako, 10 ikasle soilik onartuko dira espezialitate bakoitzean. Hiru asteko iraupena izango du.
Xede nagusia, ikasleek berrikuntza didaktiko-metodologikoen inguruko erronkaren bat identifikatu eta proposamen bat egitea da. Helburu horrekin, ondoko edukiak landuko dira:
Berrikuntza proposamena testuinguru errealean behar bezala gauzatu eta emaitzak jaso ahal izateko irakasgaia hezkuntza zentro batean garatuko da, zentroaren beharrei egokiturik, eta modu praktikoan. Zentroan igaro beharreko ordu-kopurua berrikuntza egitasmoaren baitakoa izango da baina sekula ez 30 ordutik gorakoa.
Masterrak 60 ECTStako iraupena dauka, honela antolatuta:
Modulu generikoa | Modulu espezifikoa | Practicum | MAL |
---|---|---|---|
Formazio psikopedagogikoa |
Espezialitate bakoitzeko formazio didaktikoa |
Praktikak hezkuntza zentroetan |
Master Amaierako Lana |
18 ECTS | 24 ECTS | 12 ECTS | 6 ECTS |
Erdi presentziala | Erdi presentziala | Aurrez aurrekoa | Aurrez aurrekoa |
Oharra: Kreditua ikasketak baloratzeko unitate bat da. ECTS kredituak (European credit transfer system) duen ezaugarri esanguratsuena da eskola orduez gainera irakasgaia gainditzeko egin behar den ahalegina ere (ikasteko orduak, mintegiei eskainitakoak, lanak, praktikak edo proiektuak, eta azterketak eta ebaluazio probak prestatu eta egiteko orduak) balioesten duena. ECTS kreditu bakoitzerako 25 ordu behar dira.
Modulu generikoa
Masterra modulu orokorrarekin hasten da, espezialitate guztietarako komunak eta derrigorrezkoak diren ikasgaiak dituena, guztira 18 krediturekin. Irakasgai bakoitzak 3 ECTS-tako lan-karga izango du eta 3 asteko iraupena. Online prestakuntza, tartekako aurrez aurreko saioekin konbinatuko da.
Modulu espezifikoa
Espezialitateari dagozkion modulu espezifikoak, guztira 24 ECTS. Irakasgai bakoitzak 3 ECTStako lan-karga izango du eta 3 asteko iraupena, online irakaskuntza eta aurrez aurreko saioak konbinatuz, Berrikuntza Ikasgelan irakasgaian izan ezik. Irakasgai honek 6 ECTS barne hartzen ditu, eta Irakaskuntza Berrikuntzako eta Hezkuntza Ikerketaren hastapeneko modulu espezifikoaren (ME III) barruan eskainiko da bigarren lauhilekoan, eta ikastetxe batean gaitasun praktikoak eta aurrez aurrekoak eskuratzea jasoko du. Ibilbide hau aukeratzen duen ikasleak, Berrikuntza irakasgaia eta practicuma ikastetxe berean egingo ditu aurrez aurreko modalitatean.
Modulu espezifikoa. Espezialitateari dagozkion irakasgaien ikastea eta irakastea 9 ECTS
Modulu espezifikoa. Arloari dagokion prestakuntzarako osagarriak 9 ECTS
Oharra: Ikasleak 5 irakasgaietatik 3 hautatu beharko ditu MEII moduluko 9 ECTSak eskuratzeko. Irakaskuntza-berrikuntza eta hezkuntza-ikerketarako hastapenak 6 ECTS
Oharra: Berrikuntza irakasgaian oinarritutako ibilbidea hautatzen duen ikasleak, Berrikuntza Ikasgelan irakasgaiarekin eskuratuko ditu ME III moduluko 6 ECTSak. Irakasgai hau ikastetxe batean aurrez aurre egingo du.
Practicum Practicum modulua dagokion espezializazioan sartzen da, 12 ECTS kreditu (300 ordu) guztira. Praktika horiek aukera egokia izango dira irakaskuntza esperientziari buruzko hausnarketa egiteko, oinarri hartuta masterreko gainontzeko gaietan eta moduluetan lortutako ezagutzak.
MAL Masterreko ikasleak proiektu bat diseinatu beharko du, praktikan jartzeko masterrean barneratutako ezagutza eta konpetentziak. Jatorrizko lana izango da, eta, bertan, heziketa-proposamen bat garatuko da, moduluen, practicumaren edota batzuen eta bestearen konbinazioaren edukiak jasoko dituena. Master Amaierako Lana egin beharko dute ikasleek Masterreko irakasle baten tutoretzapean, planteatutako gaiaren eta ikaslea egiten ari den espezialitatearen arabera. Masterraren amaieran, epaimahaiaren aurrean aurkeztu eta defendatu beharko du. Master Amaierako Lanak 6 ECTSko iraupena izango du, 150 ordu dedikazioa ikaslearentzat.
Euskal filologia, Psikoterapia eta Pedagogia ikasia. Irakasle dihardu gaur egun, Baionako Marracq kolegioan eta Baionako fakultateko Euskal Ikasketen sailean. Haur-prebentzioan eta heziketa librean aditua da.
Ikasgai hauek ematen ditu:
Pedagogian graduatua eta Hezkuntza Orientazioko masterduna. Bigarren Hezkuntzako irakaslea da gaur egun.
Ikasgai hauek ematen ditu:
Psikologian lizentziatua, berdintasun-teknikaria, pedagogian doktorea eta talde-prozesuen bidelaguna. Esku-hartze psikosozialean eta pedagogia feministetan aditua da. UEU-GOIko irakasle-ikertzaile dihardu gaur egun. Hezkidetzatik pedagogia feministetara: euskal curriculuma iparrorratz graduondokoaren kozuzendaria, eta, Irakaskuntza Masterrean, Modulu Generikoa koordinatzeaz arduratzen da.
Ikasgai hauek ematen ditu:
Pedagogian doktorea. Urte askoan egin du lan Nafarroako Unibertsitate Publikoan, irakasle gisa, eta Nafarroako Ikastolen Elkartean, arduradun pedagogiko gisa. Ikasgai hau ematen du:
Informatikan ingeniaria, HezIKT graduondokoduna eta robotika mugikorrean doktorea da, eta UEU-GOI ikastegiko irakasle-ikertzaile dihardu gaur egun. GOI ikastegiko eta Irakaskuntza Masterreko zuzendaria da.
Ikasgai hauek ematen ditu:
Biologian lizentziatua eta doktorea da, eta UEU-GOIko irakasle-ikertzaile dihardu gaur egun. GOI ikastegiko idazkari akademikoa da, Hezkidetzatik pedagogia feministetara: euskal curriculuma iparrorratz graduondokoaren zuzendaria, eta, Irakaskuntza Masterrean, Giza eta Gizarte Zientziak espezialitatea koordinatzeaz arduratzen da.
Irakasgai hauek ematen ditu:
Kimikan lizentziatua eta doktorea eta zientzia-dibulgatzailea da, eta UEU-GOI ikastegiko irakasle-ikertzaile dihardu gaur egun. Irakaskuntza Masterreko Practicumaren arduraduna da, eta Natur Zientziak eta Matematika espezialitatea koordinatzeaz arduratzen da.
Ikasgai hauek ematen ditu:
Biologian lizentziatua da. Biomedikuntza eta Biologia Molekularrean egin zuen masterra, eta Genetikan doktoretza. UEUko kidea da, eta Euskalnatura-UEU Natur Zientziak elkarteko kidea 2007tik. 2016tik Kutxa Ekogunean lan egiten du, ingurumen hezkuntzako proiektuak koordinatuz eta, batik bat, baso-eskola ereduko teknikari eta aholkulari modura.
Psikologian lizentziatua eta Hezkuntzaren Orientazioko masterduna. Gaur egun, Lanbide Heziketan dihardu irakasle, eta orientazio lanak, formazioa eta esku-hartze psikosoziala uztartzen ditu.
Ikasgai hau ematen du:
Biologian doktorea. Matematikaren didaktikako irakasle dihardu Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolan.
Ikasgai hauek ematen ditu:
Practicuma nahitaezko irakasgaia da, 12 ECTS kreditu ditu eta bere helburu nagusia ikasleak benetako agertoki profesionalekin harremanetan jartzea da.
Praktiketako zentroan aurrez aurreko ordu kopurua 190 ordu da.
Practicumak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak praktiketarako prestakuntza-zentro gisa aitortutako ikastetxeetan soilik egingo dira, 33/2018 Dekretuak zehazten duen gisan (Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan irakasle izateko gaitzen duten unibertsitate-ikasketen practicumari buruzko dekretua, martxoaren 6koa). Beraz, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak masterreko ikasle guztiei praktikak bermatzen dizkie, dekretu horrek jasotzen dituen baldintzen arabera.
Plaza horiek espezialitateen araberako webgunean argitaratzen dira. Komeni da erabilgarri dauden plazak berrikustea, matrikulazio-prozesua arindu ahal izateko eta interesatzen zaizkigun plazen zerrenda argi izateko.
Praktikak EAEtik kanpo egin nahi dituzten ikasleek ez dute plazarik hautatu behar matrikula-prozesuan. Ikasle horiek interesa duen zentro bat bilatuko dute praktiketarako. Practicum Bulegoak onartu behar ditu pratika horiek (Euskaditik kanpoko praktikak soilik). Praktika horiek kudeatzeko dokumentazioa matrikula egiteko unean emango zaie.
Nafarroan praktikak egin nahi dituzten ikasleak jar daitezela gurekin harremanetan: a.astigarraga@ueu.eus
Espezialitateen araberako zerrendak:
Garrantzitsua: matrikula-prozesu berean ikasleek baimena eman beharko dute EHUk sexu-delituen ziurtagiri negatiboa eska dezan. Ziurtagiri hori izan ezean, ez dira masterreko ikasletzat hartuko, eta ezingo dituzte praktikak egin.
Espainiako herritartasuna ez duten ikasleen kasuan, EHUk ezin du ziurtagiri hori eskatu eta ikasleak aurkeztu beharko du. Kasu horietan, oso kontuan izan behar da bidalketarako izapideak eta izapidetze-denborak aldatu egiten direla herrialdeen arabera.
2021eko irailaren 15ean hasi eta 2022ko uztailaren 6ra arte.
Modulu Generikoa: 2021eko irailaren 15tik azaroaren 27ra arte
Irakasgaiek 3 asteko iraupena izango dute eta binaka eskainiko dira. 3 astetan zehar (15 klase-egun) ikasleak 2 irakasgai aldi berean egingo ditu. Horrek asteko 2 ECTSko lan-karga suposatzen du.
Modulu orokorra amaitzean aste bat izango du ikasleak, DILANA egin ahal izateko. Modulua aurrez aurreko saio batekin amaituko da, DILAN lanaren aurkezpena egiteko baliatuko dena.
Modulu espezifikoa I, II eta III: 2021eko azaroaren 29tik 2022ko martxoaren 21era arte
Irakasgaiek 3 asteko iraupena izango dute eta binaka eskainiko dira. 3 astetan zehar (15 klase-egun) ikasleak 2 irakasgai aldi berean egingo ditu. Horrek asteko 2 ECTSko lan-karga suposatzen du.
Practicuma: 2022ko martxoaren 21etik maiatzaren 27ra arte
MAL: 2022ko maiatzaren 27tik uztailaren 6ra arte
2. Aurrez aurreko saioak
Aurrez aurreko saio guztiak UEUren Eibarko egoitzan izango dira: Markeskoa jauregia, Otaola Hiribidea 1, 20600 Eibar. Gipuzkoa.
Ikasturte osoan 9 aurrez aurreko izango dira. Hauek data zehatzak laister publikatuko ditugu.
3. Egutegia
2021-21 ikasturteko egutegia pdf formatuan deskargatzeko, egin klik hemen.
Oraindik ez dago eskuragarri