1.- Zer da Irakasleen Prestakuntzarako Unibertsitate Masterra?
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako araututako irakasle gisa jarduteko gai egiten duen Masterraren titulu ofiziala. Irakaskuntzan aritzeko beharrezkoa den prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa ematen du.
Garai bateko Irakaskuntzarako Gaitasun Agiria (CAP gisa ezaguna) ordezkatzen du.
2.- Zeintzuk dira izena eman ahal izateko bete beharreko baldintzak?
TITULUA: unibertsitateko titulu egokiaren jabe izatea Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta/edo hizkuntzen irakaskuntzan irakasteko, hautatutako espezialitateari dagozkionak. Kontsultatu, tituluen zerrenda espezialitate bakoitzeko ‘Hasiera’ atalean, Sarbide zuzeneko titulazioak.
Atzerriko ikastegietan ikasketak egin dituzten UPV/EHUtik kanpoko ikasleek, ziurtagiri akademiko ofizialaz gain, Espainiako zer tituluarekin homologatu den aurkeztutako titulua (akreditazio hau Hezkuntza Ministeritzak ematen du) aurkeztu behar dute. Horrekin batera, esteka honen bidez lortu daitekeen "Batez besteko notaren baliokidetasun-aitorpena" ere aurkeztu behar dute.
Atzerriko hizkuntzaren batean B1 mailako agiria behar da gutxienez. ACLES taulako agiriak bakarrik onartuko dira.
EUSKARA: B2 mailako ziurtagiria edo baliokidea.
3.- Non eta noiz eman dezaket izena?
2024-25 ikastuterako izen-ematea martxoak 4tik apirilaren 9ra bitarte izango da, biak barne.
Izen-ematea online da eta helbide honetatik egin behar da:
https://www.goi-institutua.eus/
Oharra: masterraren online modalitaterako izen-ematea ezin da GAUR sistemaren bidez egin. Derrigor goiko webguneko izen-emate formularioa erabili behar da.
4.- Ze dokumentazio igo behar dut izena-eman ahal izateko?
Izen-ematea ONLINE egingo da eta ondoko dokumentazioa aurkeztu behar da:
• NAN
• Ziurtagiri Akademikoa, batezbesteko nota 1-10 baremoan adierazia
• Atzerriko hizkuntza: B1 mailaren titulu baliokidea
• Euskara: B2 mailako ziurtagiria
EHUko ikasle direnek ez dute ziurtagiri akademiko ofiziala aukeztu beharrik. Hala ere, GAUR bidez lortutako batezbesteko nota igo beharko dute.
Ikasketak amaitu gabe dituzten ikasleek ere aukeztu behar dute ziurtagiri akademikoa. Kasu honetan, uneko batezbesteko nota hartuko da aintzat.
5.- Izen-ematea egin dezaket, nahiz eta GRALa kalifikatzeko zain egon?
Graduko azken mailako ikasleek izen-ematea egin dezakete, baldin eta matrikula egiteko unean titulua baldin badaukate.
6.- Euskarako B2 egiaztatzea ezinbestekoa al da masterrean sartzeko?
Bai, sartzeko baldintza da.
7.- Ezinbestekoa al da atzerriko hizkuntzaren B1 agiria egiaztatzea masterrean sartzeko?
Bai, sartzeko baldintza da.
8.- Zenbat plaza eskaintzen dira espezialitate bakoitzean?
44.
9.- Ikasleak hautatzeko ze irizpide erabiliko dira?
Eskaera guztiak merituen arabera ordenatuko dira eta hurrenkeraz osatuko da onartuen zerrenda, plaza guztiak osatu arte. Ondoko bi irizpideak hartuko dira kontutan:
• Titulazioa: Masterrera sartzeko espezialitateari dagokion titulazioa. Plaza hutsak dauden espezialitateetan, dagokion espezialitaterako egokitasunik ez duten tituluak onartuko dira.
• Espedientea: Graduko tituluaren espediente akademikoa.
10.- Online modalitatean, klaseek ordutegirik ba al daukate?
Klaseek ez dute ordutegi jakinik izango, goizez, arratsaldez edo gauez jarraitu ahal izango dira Ikasgela Birtualaren bitartez. UEUren eredura egokitutako Moodle plataforma bat da eta bertan, ikasketak burutu eta ebaluatzeko behar diren tresna eta baliabide guztiak eskura izango dituzue.
Urte osoan aurrez aurreko 4 saio izango dira, guztiak larunbata goizetan. Saioak UEUren Eibarko egoitzan izango dira. Saioei buruzko informazio zehatza webgunean topatuko duzue, espezialitate bakoitzeko ‘Egutegia’ atalean.
11.- Ikasketak eta lana, familia… uztargarriak dira?
Masterra osorik (60 ECTS) ikasturte bakarrean egiteak dedikazio handia eskatzen du. Gutxi gora beherako hurbilpen gisa, egunero 4-5 ordu behar dira ikasketak ondo burutu ahal izateko. Lanarekin edo familiarekin bateragarri izan dadin, masterra 2 urtetan egiteko aukera dago. Gure goemendioa honakoa da: lehen urtean irakasgaiak egitea (42 ECTS) eta, bigarrenean, praktikaldia eta Master Amaierako Lana (18 ECTS).
12.- Masterrean espezialitate jakin bat egiteak espezialitate horretako irakasgai guztiak emateko gaitzen nau?
Kontuz, irakasle gisa ze irakasgai eman ahal izango dituzun ez du masterraren espezialitateak zehazten, zure tituluak baizik. EAEko hezkuntza publikoan, Eusko Jaurlaritzak titulu eta irakasgaien arteko ondoko lotura ezarri du:
https://www.euskadi.eus/langile-irakasle-ordezkapenak-arauak/web01-a3holair/eu/
(titulazioen eta espezialitateen taula)
Kontsultatu tituluen eta espezialitateen taula zure irteera profesionalak ezagutzeko: 2020-03-12ko III eranskina
Hala ere, zalantzarik izanez gero, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin harremanetan jarri, Zuzenean zerbitzura deituz (012).
13.- Masterra euskaraz da?
Bai. Hautazko irakasgai batzuk ingelesez ere eskaintzen dira baina gainerako guztiak euskaraz.
14.- Aurkeztu al naiteke oposizioetara Irakasleen Prestakuntzako Masterrean egin dudan espezialitatea ez den batean?
Informazio hori oposizioak deitzen dituen Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailean eskatu behar da, edo, bestela, oposiziorako deialdiaren oinarriak irakurri.
EAEren kasuan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin harremanetan jarri, Zuzenean zerbitzura deituz (012).
15.- Zer gertatzen da nire ikasketen ziurtagirian 0tik 10era bitarteko batez besteko nota ageri ez bada?
Ikasleak espedienteko batez besteko notaren arabera hautatuko dira, 0tik 10era. Ziurtagiri akademikoan 1etik 4ra bitarteko batez besteko nota agertzen bada, ikasleak dagokion unibertsitatean eskatu beharko du bihurketa. Lortuko ez balu, GOI ikastegiak burutuko du bihurketa, horretarako MEC-ek ateratako bihurketa-taula baliatuz.
16.- Zein da masterraren prezioa?
Masterraren prezioa kalkulatzeko, matrikulatutako kredituak eta kredituaren prezioa biderkatu behar dira. Master osoaren prezioa 3.846 € da. Emaitza horri espediente irekierari dagozkion gastuak gehituko zaizkio, Matrikula gastu finkoak, oinarrizko istripu-asegurua barne eta baita 28 urtetik beherakoentzako eskola asegurua ere.
• Prezioa kredituko: 56,09€
• Espedientea irekitzea: 27,96 € (masterrean lehenengo aldiz matrikulatzean baino ez).
• Matrikula-gastu finkoak, oinarrizko istripu-asegurua barne: 30,68 €
• Eskola asegurua: 1,12 €