Eraldaketa Digitala

Masterraren gakoak

Eraldaketa digitalak ekonomiaren eta gizartearen jarduera-esparru guztiak zeharkatzen dituen honetan, erakundeek gero eta behar handiagoa dute teknologia berriak ulertu eta haien beharretara egokitzeko. Datuen analisi masiboak, adimen artifizialak eta antzeko tresnek aukera berriak ireki dituzte produktuak, zerbitzuak eta prozesuak hobetzeko. Hala ere, teknologia horien potentziala benetan aprobetxatzeko, ezinbestekoa da haien ezarpena modu planifikatu eta eraginkorrean gauzatzea, oraindik ere erakunde askoren erronka nagusietako bat baita.

Mikel Madina Ugartemendia: «Eraldaketa digitalaren oinarrian gure beharrak eta gure estrategiak egongo dira»

Espezialitateak

Oharra!

Izen-ematea EHUren webgunetik egin behar da: HEMEN

2026ko uztailaren 15ra arte zabalik egongo da.

Hemen argibide gehiago
Eskainitako plazak Modalitatea Iraupena Hizkuntzak
25 Erdi presentziala 60 ECTS Euskara
HARREMANETARAKO
Masterraren arduraduna:
Izaskun Lopez Nuñez
i.lopez@ueu.eus
Kontakturako formularioa
Idazkaritza:
-
i.lopez@ueu.eus
943 82 14 26

Ezaugarriak

  • Bi ikasturte, baina lehenengo ikasturtea bakarrik egiteko aukera ere badago, espezialista-titulua lortzeko.
  • Online ikasketak (ikasketa kasuak aurrez aurre).
  • Online ikaskuntza esanguratsurako metodo pedagogikoa.
  • Jarraipen pertsonalizatua eta ebaluazio jarraitu eta hezitzailea.
  • Praktikaldia Euskal Herriko enpresetan.
  • Izen-ematea EHUren webgunetik egin behar da: hemen. 2026ko uztailaren 15ra arte zabalik egongo da.
masterraren ezagurri argazkia
Klikatu irudian handian ikusteko
UEU eredua
Klikatu irudian handian ikusteko

Irteera profesionalak

Eraldaketa digitala eta berrikuntza teknologikoa hainbat eremutan (aholkularitza, industria, zerbitzuak, marketina, finantzak) gidatuko duten profesionalak, datuetan oinarritutako erabakiak hartzeko eta adimen lehiakorreko estrategiak ezartzeko gai izango direnak.