Irakasleen Prestakuntzarako Unibertsitate Masterra
Masterraren gakoak
GOI institutuan, UPV/EHUrekin lankidetzan, euskaraz eta online eskaintzen dugu Irakasleen Prestakuntzarako Unibertsitate Masterra. DBHko, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta hizkuntzen irakaskuntzako profesionalak prestatzea dugu helburu, irakasle gisa beharko dituzten ezagutza eta konpetentzietan treba daitezen.
Hiru espezialitate eskaintzen ditugu: Giza eta Gizarte Zientziak, Hizkuntza eta Literatura, eta Natur Zientziak eta Matematika. Eta, horietako bakoitzean, bi ibilbide posible:
- Ohiko ibilbidea, hamalau ikasgaiz, praktikaldia eta Master Amaierako Lan batez osatua.
- Berrikuntza Ikasgelan ibilbidea, hamabi ikasgai egin ondoren alderdi praktikoan gehiago sakontzeko aukera ematen duena: ikastetxe bateko berrikuntza-proiektu erreal batean parte hartzen da, eta proiektu horrekin lotuta egiten da Master Amaierako Lana ere.
Online modalitate honetan, eskolak Ikasgela Birtualaren bidez ematen ditugu, UEUren online irakaskuntzarako eredu pedagogikoa jarraituz. Horrez gain, ikasturtean zehar, aurrez aurreko lau saio eta beste sei saio birtual ere izaten ditugu.
Espezialitate bakoitzaren orrian dago informazio zehatzagoa: programa, matrikulaziorako argibideak, egutegia... Bestalde, maiz egindako galderen orri bat ere sortu dugu, ohiko zalantzak argitzeko; mesedez, gugana jo aurretik, begiratu ea behar dituzun argibideak han dauzkazun.
Hona Irakaskuntza Masterreko ikasleen bizipena:
Espezialitateak
Irakaskuntza Masterrerako izen ematea EHUko SARBIDE aplikazioaren bitartez egin behar da. Aukeren artean, EHUk eskaintzen duen Irakaskuntza Masterraren bi modalitateak agertzen dira: aurrez aurrekoa (HEFA) eta online (UEU-GOI)
Ziurtatu aukeratzen duzun Masterraren izenburuan "UEU" agertzen dela.
Kontuan izan MASTER BAKARRA aukeratu ahal izango duzuela, beraz, ondo pentsatu zuen aukera.
Hemen argibide gehiagoMaiz egindako galderak
Atal honetan behin baino gehiagotan egin dituzuen galderak bildu ditugu. Mesedez, gugana zuzendu aurretik begiratu ea zuen zalantzak norbaitek aurretik planteatu dituen.
| Eskainitako plazak | Modalitatea | Iraupena | Hizkuntzak |
|---|---|---|---|
| 132 (44 espezialitate bakoitzean) | Erdi presentziala | 60 ECTS | Euskara, ingelesa |
HARREMANETARAKO
-
m.gonzalez@ueu.eus
943 82 14 26
Ezaugarriak
- Egutegia: irailetik ekainera
- Ikasturte bakarrean edo, nahiago bada, bitan egiteko aukera
- Online ikasketak, aurrez aurreko zenbait saiorekin eta praktikaldiarekin
- Online ikaskuntza esanguratsurako metodo pedagogikoa
- Jarraipen pertsonalizatua eta ebaluazio jarraitu eta hezitzailea
- Praktikaldia Euskal Herriko ikastetxeetan
- Hezkuntza-berrikuntzako proiektu errealetan parte hartzeko aukera
- Euskal Curriculumean oinarritutako ikasketak
Irteera profesionalak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakasle
- Lanbide Heziketako irakasle
- Hizkuntza-eskoletako irakasle