Masterrak bi ikasturteko iraupena du, baina lehenengo ikasturtea bakarrik egiteko aukera ere eskaintzen da (espezialista-titulua). Ikasketa-plana lau modulutan egituratuta dago; hala ere, moduluen arteko loturak eta ikaskuntzaren koherentzia bermatzeko, ikasgaiak modu integratuan antolatzen dira ikasturtean zehar.
Lehenengo ikasturtearen hasiera- eta amaiera-datak, baita aurrez aurre egingo diren ikasketa-kasuak ere, honako hauek dira:
- Aurkezpena eta lehen ikasketa-kasua: 2026ko irailaren 11n (aurrez aurre; ordutegia zehazteke)
1. aldia: Ekonomia digitalaren eta enpresa-kudeaketaren oinarriak eta Algoritmika eta datuak ikasgaiak: 2026ko irailaren 16tik azaroaren 10era
- Bigarren ikasketa-kasua: 2026ko urriaren 9an (aurrez aurre; ordutegia zehazteke)
2. aldia: Plataforma-ekonomia eta eredu alternatiboak eta Internet, plataformak eta azpiegiturak ikasgaiak: 2026ko azaroaren 11tik 2027ko urtarrilaren 19ra
- Hirugarren ikasketa-kasua: 2026ko azaroaren 13an (aurrez aurre; ordutegia zehazteke)
3. aldia: Zibersegurtasuna eta Webgintza ikasgaiak: 2027ko urtarrilaren 20tik martxoaren 16ra
4. aldia: Marketin digitala eta Datuen komunikazioa eta bistaratzea ikasgaiak: 2027ko apirilaren 7tik ekainaren 29ra
- Ikasturtearen amaiera: laugarren ikasketa-kasua eta lehenengo ikasturtearen itxiera-saioa: 2027ko uztailaren 2an (aurrez aurre; ordutegia zehazteke)
Lehenengo ikasturteko egutegia PDF formatuan deskargatu.