IZEN-EMATEA
Izen-ematea azaroaren 13ra arte egongo da zabalik, eta UPV/EHUren webgunetik egin beharko da, hemedik:
https://www.ehu.eus/eu/web/graduondokoak/hezkidetzatik-pedagogia-feministetara-euskal-curriculuma-unibertsitateko-aditua
Lehen epe hori amaitu ondoren plaza librerik gelditzen bada, bigarren epe bat zabalduko da abenduaren 11ra arte.
Izen-emateen kopurua gehienez onartzen dena baino handiagoa balitz, honela ebatziko da nor onartuko den eta nor geldituko den itxaron-zerrendan: ikasle graduatu berrien kasuan, espedienteko batez besteko kalifikazioaren arabera, eta, profesionalen kasuan, CVaren arabera (gaiarekin loturiko esperientzia baloratuta, batez ere).
MATRIKULAZIOA
Behin izen-ematea onartu ondoren, matrikulazio-prozesua GOI institutuaren bitartez egingo da. Izen-ematea amaitutakoan emango da prozeduraren berri.
Ordainketaren inguruko oharrak:
- UEUk diru-poltsa bat jarriko du matrikula ordaintzeko laguntza behar duten ikasle guztien artean banatzeko.
- Dena batera edo bi zatitan ordaintzeko aukera dago (urrian matrikularen % 60, eta urtarrilean, % 40).
- Besteren kontura lanean ari direnek ikasketak osorik finantzatzeko aukera dute, FUNDAEren bitartez.
Matrikularen prezioari tasa honi dagokion kantitatea gehituko zaio: (30,68€).Zenbateko hau ezin da zatitu.