Titulazioak

Irakasleen Prestakuntzarako Unibertsitate Masterra

Master honen helburu nagusia da DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakasle eta hizkuntzen irakasle izango direnak prestatzea, irakasle gisa beharko dituzten ezagutza eta konpetentzietan treba daitezen eta beren bizitza profesionalean izango dituzten funtzioak modu ahalik eta eraginkorrenean bete ditzaten.

Humanitate Digitalak: Aukera berriak ikertzen

Diziplinarteko aditu-titulu honek Humanitate Digitalak ditu ardatz, eta alorraren ikuspegi orokor baina zabala eskaini nahi du. Bi aztergai nagusiri erreparatuko zaie horretarako: batetik, Humanitateetako aditu eta profesionalek darabiltzaten metodo eta baliabide digitalei, eta, bestetik, digitalizazioak askotariko diziplinetan eragin dituen aldaketei.

BERTAN BEHERA

Ikasgela birtuala

Moodle ikaskuntza eta irakaskuntza kudeatzeko sistema librea da (bestela ere "Ikasteko Ingurune Birtuala" deitu izan da), virtual learning enviroment edo learning management system (LMS) ingelesez. Online moldeko ikastaroak sortzeko programa-multzoa da.

Ezagutu gure Online Eredu Pedagogikoa

UEUk ikas-irakaskuntzarako eredu pedagogiko propioa du, online modalitatera egokitua, eta hartan oinarritzen da GOIren eskaintza akademiko osoa. Gehiago jakin nahi?

portada

Sustatzaileak